Bertxoko sariketa 2019

2019/10/31
Heldu da azaroa eta berarekin batera martxan jarriko da aurtengoan ere Bertxoko Sariketa.

Aurtengo edizioan ere arabar eta gazteen aldeko apustuari eutsi diote Bertxokotarrek. Hamaika bertsolari lehiatuko dira, bakarkoan, baina ez dira faltako ariketa ausart, berezi eta eroak. 

Azaroaren 1ean izango da lehen kanporaketa Aramaion eta bigarrena, azaroaren 8an, Zalduondon. Bi kanporaketetatik, publikoak aukeratutako 4 onenak pasako dira finalera, azaroaren 21ean, Hala Bedi tabernan burutuko den final handira. 

Horrela banatuko dira:


1. Kanporaketa Aramaioko Zabola Elkartean, azaroaren 1ean, 20:00

Markel Yoller

Martin Abarrategi

Eli Zaldua

Unai Anda

Danel Herrarte

 

2. Kanporaketa Zalduondo Zeledon Elkartean, azaroaren 8an, 20:00

 Xabier Antia

Aroa Arrizubieta

Aitor Najera

Mikel Martin

Eukene De los Aires

Maddi Agirre

 

Sariketaren jarraipena hemen, halabedi.eus edo twitterrean izango duzue, @bertxoko.