Araba

Bertsolekuak burutuko dira neguko oporraldian Gasteizko Izaskun Arrue Kulturgunean

2025/12/10
Naguko bertsolaekuan izena emateko epea zabalik da. Abenduaren 26tik 29ra burutuko da bertso abentura hau Izaskun Arrue Kulturgunean.

Aurtengoan lehen aldiz, neguko oporraldian euskaraz jolastu eta bertsoez gozatzeko, ingurua eta kultura hobeto ezagutzeko helburuarekin Bertsolekuak, bertso abentura burutuko da. Gasteizko haur eta gaztetxoek hirian gertuko lagun berriak egin, bertso munduan murgildu eta ondo pasatzeko aukera paregabea izango dute. 

Abenduaren 26tik 29ra bitartean izango da, goizeko 9:30etik 13:30ak arte. 10-12 urte artekoei zuzendua izango da. Plaza kopurua mugatua da. Izen ematea bera ONLINE izango da eta link honetan ageri den formularioa bete beharko da horretarako.

Prezioa 55 eurokoa da gaztetxo bakoitzeko (familia-unitate bereko bigarren umea, 45€ eta familia-unitate bereko hirugarren umea, 40€)

 

IZEN-EMATEA