Bertsolariak Libre ekimena martxan dago

2014/02/06
Jagoba Apaolaza (Gasteiz) eta Iker Pastor (Zalduondo) bertsolariak otsailaren 24an epaituko dituzte presoen senideen omenezko kalejira batean bertsoak kantatzeagatik.
Bertsolariak Libre ekimena martxan dago. Ekimen honek salatu nahi du Jagoba Apaolaza (Gasteiz) eta Iker Pastor (Zalduondo) bertsolariak Audientzia Nazionalean inputatuta otsailaren 24an eta 25ean epaituko dituztela.

Bi bertsolariak epailearen aurrera deitu dituzte 2013ko martxoan, Gasteizko Alde Zaharreko ZAHARRAZ HARRO jai herrikoietako egitarauaren barruan, 2012ko ekainaren 30ean, egin zen preso eta iheslarien senideen omenezko kalejiran bertsoak kantatzeagatik. Orain, otsailaren 24an eta 25ean epaituko dituzte, ekimen berean parte hartzeagatik inputatutako beste hamahiru lagunekin batera.
Arabako Bertsozale Elkarteak bat egiten du Bertsolariak Libre ekimenarekin.

Bertsolariak Libre ekimenak deialdi zabala egiten die Euskal Herriko bertsozaleei, bertsolariei, gai-jartzaileei, epaileei eta bertso-antolatzaileei otsailaren 22an, Gasteizko Aihotz Plazan, 12:00etan agerraldi publikoa egiteko komunikabideen aurrean.
Bere partez, Arabako Bertsozale Elkarteak otsailaren 17an, 10:00etan, Gasteizko Amaia Zentroan prentsaurrekoa emango du.
Bertsolariak Libre ekimena jarraitzeko:
POSTA ELEKTRONIKOAbertsolariaklibre@gmail.com
bertsolariak libre