Gasteizko bertso-lantegian izena emateko aukera

2016/09/02
Gasteizko Gizarte etxeetako Bertso lantegia jardueran izen emateko epea irailaren 20tik aurrera berriro irekiko da.

"Bertso lantegia" Gasteizko Gizarte Etxeetako bertso jardueran  izena eman irailaren 20tik aurrera berriro irekiko da..

ZER DA BERTSO LANTEGIA?

Bertsolaritzan murgiltzea da helburua; metodologia ludiko baten bitartez hitzean oinarritzen den bat-batekotasun teknika hori ikasiko da hasteko, ondoren bakarka zein taldeka sormena sustatze aldera. Helburuak: bertsoa idatziz egiten ikastea, inprobisatzeko lehen urratsak ematea, lotsa galtzea eta hitzekin jolas eginez ondo pasatzea. Edukiak: idatzizko bertsogintza eta bat-bateko bertsogintza, bertso mota eta neurri desberdinak, oinarrizko doinuak, alderdi kinesikoa (kantaera eta gorputz espresioa), memoria, sormena eta inprobisazioa, teknika, bertsoak epaitzeko irizpideak, bertsolaritzari buruzko ezagutza orokorra.

NOIZ eta NON?

Iparralde Gizarte Etxean, astelehenetan 19:30etik 21etara.

NOLA?

Jarraina ageri den linkean dituzu argibide gehiago.

https://sedeelectronica.vitoria-gasteiz.org/m01-10s/actividadAction.do?accion=verActividades&activ=BERT&cen=4&anio=2016

ANIMATU!!