Araba

Bertso barnetegiak Araban Pazko asterako

2020/02/24
Apirilak 15, 16 eta 17an bi bertso barnetegi antolatu ditu Arabako Bertsozale Elkarteak Gorbeialdea eta Aiaraldeko haurrentzat.
Urteroko tradizioari eutsiz, udaberriko oporraldian euskara eta euskal kulturarekin saltsan, bertso giroan murgiltzea helburu, hiru eguneko egonaldiak antolatu ditu Arabako Bertsozale Elkarteak. Gorbeialdea eta Aiaraldea eskualdeetako Udal eta Kuadrillekin elkarlanean luzatu da eskaintza eta 100 haurrentzat egongo da lekua.

Iaz bezalatsu, Aiaraldeko barnetegia Espejon izango da, 8 urtetik 11 urtera bitarteko haurrentzat.  Gorbeialdekoa aldiz Gorbeia magalean bertan, Manurgan izango da,  10 urtetik 13 urtera bitarteko haur eta gaztetxoentzat.

Aurrez izen ematea martxoaren 13a baino lehen egin beharko da Aiaraldea eta Gorbeialdeko Udaletan (Urduña, Amurrio, Laudio, Artziniega, Aiara, Izarra, Zuia, Zigoitia, Legutio, Aramaio eta Arrazua-Ubarrundia).

Udalerri hauetan erroldatu gabeko haurrek ere izango dute izena emateko aukera martxoaren 13tik martxoaren 31ra plaza hutsik izatekotan.

Onartutako parte hartzaileek ordainketa egin eta dokumentazioa entregatu beharko dute Udaletan. Bakoitzak dagokion udalerrian izena emateko fitxa beteta eta sinatuta eraman beharko du Martxoaren 31a baino lehen, bankuko ordainagiria eta haurraren osasun txartelaren fotokopiarekin batera.

Eskuorriak hemen deskargatu ditzakezue.

Apirilaren 15, 16 eta 17ko barnetegiak