Araba

Bertso Abentura ESPEJOn, apirilaren 20tik 22ra

2022/03/03
Izen-ematea zabalik dago 2011, 2010 eta 2009an jaiotako haurrentzat.

Oporraldian euskaraz jolastu eta bertsoez gozatzeko, inguruko natura eta kultura hobeto ezagutzeko helburuarekin Bertso Abentura bizitzeko aukera egongo da udaberrian. Arabako haur eta gaztetxoek norbere herritik gertuko lagun berriak egin, bertso munduan murgildu eta ondo pasatzeko aukera paregabea izango dute aurtengoan ere. Arabako Bertsozale Elkarteak, Lautada eta Gorbeialdeko Kuadrilekin elkarlanean antolatu du egonaldia. 

Udaberriko oporraldia aprobetxatuz, apirilaren 20tik 22ra bitartean izango da, asteazkenetik ostiralera. Asteazkenean 12:00etan hasi eta ostiralean 12:00etan amaituko da. Autobus zerbitzua egongo da, izen ematea itxi ondoren jakinaraziko dira autobusaren ibilbidea eta geltokiak. Prezioa 45€-koa da Lautada eta Gorbeialdea eskualdeko parte-hartzaileentzat, eta gainerakoentzat 60 eurokoa. 

 Apirilaren 1a arte egongo da izena emateko epea zabalik.  ONLINE

Parte hartzeko Izena Emateko formularioa bete beharko da apirilaren 1a baino lehen.  Aforoa mugatua izango denez, Lautada eta Gorbeialdeko eskualdeetako haurrek izango dute lehentasuna  eta  izen-ematearen ordena izango da bigarren irizpidea.

 

 INFORMAZIO ESKUORRIA DESKARGATU

2022ko bertso abentura