Araba

Batzar Orokorra, Gasteizen, larunbat honetan

2018/01/08
Aurtengo Batzar Orokorra urtarrilaren 13an izango da, larunbatez, goizeko 12:30ean Gasteizko Amaia Zentroan.

Larunbat honetan, Gasteizko Amaia Zentroan (Benito Perez Galdos z/g) urteroko Batzar Orokorra egingo du Arabako Bertsozale Elkarteak.. Ohi bezala, Ekaitz Elorriaga Arabako Bertsozale Elkarteko lehendakariak emango dio hasiera batzarrari. Horren ostean 2017. urteari errepasoa egingo diogu, urteko memoria eta balantze ekonomikoa aurkeztuta.

Behin atzera begirakoarekin amaituta, aurrera begiratzeko txanda izango da eta urte honetarako esku artean ditugun egitasmoak eta erronkak ezagutuko ditugu. 2018rako egitasmoak sailez sail errepasatuko ditugu: transmisioa, sustapena, idazkaritza, ikerkuntza eta komunikazioa. Horren ostean, 2018ko aurrekontua aurkeztu eta bozkatu egingo da.

 

 

2017ko Batzar Orokorra, Aretan