Aurtengoz amaitu da Ærrimatu

2021/12/16
Umore eta bertso ale ederrez jositako hiru saioak entzun eta disfrutatu ondoren, aurtengoz amaiera emango diogu Ærrimatu egitasmoari.

Azaroaren 21ean estreinatu genuen lehenekoz "Ærrimatu Arabako bertsolariak herriz herri" egitasmoa, Arabako Foru Aldundiaren eta Arabako Bertsozale Elkartearen eskutik. Ozaetan, Zigoitin eta Bastidan izan dira bertsoaz gozatzeko hiru zitak. Araban sormenez hazi eta hezitako bertsolari eta gai jartzaileek emandako bertso eta gaiak jorratuz.

Dozenaka lagun izan dira saioak entzun eta disfrutatzeko aukera izan dutenak.

Lehen saioa azaroaren 21ean Ozaetako udaletxean burutu zen. Kantuan Manex Agirre, Irati Anda, Izar Mendiguren eta Oier Arbina. Gai jartzaile Aintzane Irazusta aritu zen.

Bigarrena Zigotiko Kultur Etxean izan zen. Unai Anda, Xabi Igoa, Aroa Arrizubieta eta Iñaki Viñaspre arituko ziren kantuan eta  Oier Azkarraga gai jartzen Oier Suarezen ordez.

Azken eta aurtengoz azken saio Bastidan izan zen, abenduaren 11n, Kultur Etxeko aretoan. Oihane Perearen ordez Maddi Agirre, Peru Abarrategi, Orlando Arreitunandia eta Unai Bengoetxea arituko ziren Arantxa Sobrinoren gidaritzapean. Azken hau Idoia Marauriren ordez aritu zen.

Honebestez bukatutzat ematen dugu "Ærrimatu Arabako bertsolariak herriz herri" egitasmoaren lehen edizio hau.

Saioen jarraipena eta argazkiak hemen.