Aramaion jokatuko da 14-18 urte artekoen Arabako Eskolarteko finala larubate honetan
Badira 3 hiru hamarkada Araban bertsolari gaztetxo eta gazteen Eskolartekoa jokatzen dela, hain zuzen ere hogeita bederatzigarren edizioa da maiatz honetan jokatzen dena. Hainbat izan dira modalitate eta ereduak urte luze hauetan eta hauetan eta aurtengoan 3 modu ezberdinetan izan da parte hartzeko aukera adin tarte ezberdinen arabera.
14-18 urte artekoak
Hiru saio jokatu dira adin tarte honetan, Aramaio, Gasteiz eta Kanpezun. 6 gazte aritu ziren Aramaio eta Gasteizen eta 18 gazte Kanpezun taldeka.
Aramaioko Sastiñan jokatu zen lehen saioa, Danel Herrartere aginduetara aritu ziren 6 gazteak. Gasteizko saioa Aldabe Gizarte Etxean jokatu zen, 20 bat lagun hurbildu ziren bertara. Aroa Arrizubietaren aginduetara aritu ziren gazteak.
Hirugarren saioan, Kanpezuko aretoan, 18 lagun aritu dira 3 taldetan banatuta.
Hau honela, finalerako txartela Anitz Abarrategi, Garai Agirre, Jokin Onaindia, June Astegieta, Maia Ortiz de Zarate eta Urko Lafuentek eraman zuten lortutako puntuazioaren arabera eta honenbestez maiatzaren 24an jokatuko den finalean arituko dira, Aramaiko Kultur Etxean, arratsaldeko 19:00etan.
14 urtetik beherakoek
Bi modalitate ezberdinetan arituko dira, idatzizko bertso sortak kantatuz eta bat-batean. Eskualde bakoitzean topaketa bat burutuko da.