Araba

Larunbatarekin jokatuko da 14-18 urte artekoen Arabako Eskolarteko finala Aramaion

2026/05/22
Maiatzaren 14an hasitako Eskolartekoaren bidea Aramaion amaituko da larunbat honetan 14-18 urte arteko gazteentzat. Hiru saioren ostean osatu da finaleko seikotea. 14 urtetik beherakoen eskualdez eskualdeko topaketak ere martxan jarri ziren maiatzaren 15en, lehen geltokiak Lautada izan zuelarik.

XXXI urte dira Araban bertsolari gaztetxo eta gazteen Eskolartekoa jokatzen dela. Hainbat izan dira modalitate eta ereduak urte luze hauetan.

14-18 urte artekoak

Hiru saio jokatu dira adin tarte honetan, Aramaio, Gasteiz eta Kanpezun. 6 gazte aritu ziren Aramaio eta Gasteizen eta 18 gazte Kanpezun taldeka. 

Aramaioko Sastiñan jokatu zen lehen saioa, Sabin Abarrategiren aginduetara aritu ziren 6 gazteak. Gasteizko saioa Izaskun Arrue Kulturgunean jokatu zen, Samu Rodriguezen aginduetara aritu ziren gazteak. Bi saioak jendez lepo egon ziren. 

   

 

Hirugarren saioan, Kanpezuko aretoan, 18 lagun aritu dira 3 taldetan banatuta.

 

Hau honela, finalerako txartela Anitz Abarrategi, Jokin Onaindia, June Astegieta, Maia Ortiz de Zarate, Oinatz Basabea eta Urko Lafuente eraman zuten lortutako puntuazioaren arabera eta honenbestez maiatzaren 23an jokatuko den finalean arituko dira, Aramaiko Kultur Etxean, arratsaldeko 19:00etan.

14 urtetik beherakoek

Bi modalitate ezberdinetan arituko dira, idatzizko bertso sortak kantatuz eta bat-batean. Eskualde bakoitzean topaketa bat burutuko da.