Araba

Arabar Errioxako bertso-eskola, euskararen pizgailua

2015/06/16
Igandean ospatutako Araba Euskarazek Oionen euskara sustatu duten elkarteak omendu nahi izan ditu. Haien artean Arabar Errioxako "Txandrio" bertso-eskola.

Igandean, "Piztu euskara" lelopean Armentiako zelaiak eta bideak euskaltzalez bete ziren. Araba Euskarazen urteko hitzordua Oiongo Ikastolak antolatu zuen, Egun osoko egitarauan, Araba Euskarazeko omenaldi bat egin nahi izan zien Oionen euskara sustatu duten talde edo elkarteei. Horien artean Oionen topaleku duen Arabar Errioxako "Txandrio" bertso-eskola. 

2009an, Txandrio bertso-eskolaren sorreran euskal kulturan murgiltzeko eta ondo pasatzeko asmoz sortu zuten, baita euskararen pizgailu bat izateko. Gaur egun funtzio hori ere betetzen du eta hortik igandean egin zioten errekonozimendua.

txandrio bertso-eskolari omenaldia araba euskaraz 2015