Araba

Arabako ikastetxeak "Gu ere bertsotan" topaketetan

2015/05/20
Arabako ikastetxeak "Gu ere bertsotan" topaketak burutzen ari dira. Ikasturtean ikasitakoa lagunen aurrean erakutsi, elkar ezagutu, gozatu bertsotan eta euskaraz. Amurrio, Agurain, Laudio eta Gasteizen elkartuko dira

Ikasturtea amaitzear dago eta “Gu ere bertsotan” programan parte hartu duten Arabako  41 ikastetxeetan kurtso amaierako jaialditxoak eta topaketak burutzeko ordua da. 2500 ikasle inguruk hartu dute parte eta datozen asteotan gelan landutako emanalditxoak burutuko dituzte beste ikastetxeetako ikasleen aurrean. Zuia-Gorbeialdea eskualdeko 5 ikastetxeak izan dira topaketa egiten lehenak, Maiatzaren 11an egin baitzuten. Gaur Amurrioko ikastetxeen txanda izan da,  bertako ikastetxe guztietako ikasleak Amurrio antzokian bildu dira oholtzaz eta sormenaz gozatzera. Datozen hitzorduak honako hauek izango dira:

 

Lautadako ikastetxeen bertso-topaketa: Ekainaren 2an Aguraingo harresi aretoan

Laudioko ikastetxeen bertso-topaketa: Ekainaren 4ean, La Sallen

 

Gasteizen ere ikastetxeen arteko topaketak  burutuko dira ekainaren azken egunetan. Urtea amaitzeko, ikasitakoa taularatzeko eta oporrei ongi etorria emateko modu atsegina.