Arabako gazteak sormenez beteak!

2019/09/09
Asteburu bikaina pasa dugu Bertsoa Bizi Gazte lehiaketako irabazleekin (Kemena, Gasteiz; Laranja osoak, Gasteiz; Itxi begiak, Gasteiz; Mendialdeko piratak, Kanpezu) Urbasako inguruetan.

Jolasak, sormen tailerra, mendi buelta, bertso afaria, Urbasa abentura zirkuitua, gaubela, kirola… denetarik egiteko aukera eman digu asteburuak, Eulate eta Larraonako inguruetan. Bertsoa, musika inprobisazioa eta umorea uztartu eta gure gorputz eta buruei zukua ateratzeko parada ederra izan dugu. Lo gutxi egin arren, irribarre eta barre algarak izan dira presente egonaldi osoan zehar.

 

 

Gazteak izatez, baina, sormenean heldu, Araban orainean eta etorkizunean euskaraz adierazi eta zabaltzeko hautua egiten duten gazteak badirela argi ikusi ahal izan dugu egonaldi honetan.

 

 

Gorputzeko energia xahutu dugu asteburuan, baina, argi dugu gazte hauen sormenak duen emaria ez dela berehalakoan geldituko! Sormen uholdeak ez dezala etenik izan!