<!DOCTYPE html> Arabako Bertsozale Elkartearen prentsaurrekoa bi bertsolarien kontrako epaiketa salatzeko — Bertsozale Elkartea

Araba

Arabako Bertsozale Elkartearen prentsaurrekoa bi bertsolarien kontrako epaiketa salatzeko

2014/02/14
Arabako Bertsozale Elkarteak komunikabideen aurrean prentsaurrekoa emango du Jagoba Apaolaza eta Iker Pastor bertsolariak Audientzia Nazionalean epaituko dituztela salatzeko. Otsailaren 17an, astelehena, goizeko 10:00etan

Arabako Bertsozale Elkarteak komunikabideen aurrean prentsaurrekoa emango du Jagoba Apaolaza eta Iker Pastor bertsolariak Audientzia Nazionalean epaituko dituztela salatzeko. Otsailaren 17an, astelehena, goizeko 10:00etan, Gasteizko Amaia Zentroa, (Benito Perez Galdos z/g) Arabako Bertsozale Elkartearen egoitzan izango da ekitaldia.

 

Jagoba Apaolaza (Gasteiz) eta Iker Pastor (Zalduondo) bertsolariak otsailaren 24an epaituko dituzte Madrilen, Gasteizko Alde Zaharreko jai herrikoien barruan, presoen senideen omenezko kalejira batean bertsotan egiteagatik.

 

Azalpenak emango dituzte Arabako Bertsozale Elkarteko hiru kargudun nagusiek, hauexek: Ekaitz Elorriagak (Lehendakaria), Andere Arriolabengoak (Sustapen arduraduna), Patxi Aizpuruak (Idazkaria).