Araba

Arabako Bertsozale Elkarteak BERTSOA BIZI GAZTE proiekturako irakasle-eragile bat kontratatzeko deialdia ireki du.

2018/06/18
Arabako Bertsozale Elkarteak lanaldi erdiz irakasle-eragile bat kontratatzeko deialdia ireki du.

Arabako bigarren hezkuntzako ikastetxeetan gazteekin bertsolaritza lantzea eta bertso-eskolak indartu eta dinamizatzea litzateke egiteko nagusia, hau da, gazteekin hezkuntza arautuan, bertso-eskoletan eta jarduera osagarrietan irakasle, eragile eta begirale lanetan jardutea, 2018ko irailetik 2019ko ekainera bitartean.

Ezinbestekoa da lizentziatura edo irakasle ikasketak izatea, baita gidabaimena eta autoa ere. Gainera, kontutan hartuko da bertsolaritzarekin duen harremana, izan bertso-eskolan, Bertsozale Elkartean edo antolatzaile gisa. Hezkuntzan duen esperientzia ere garrantzitsua izango da, bai arautuan, bai ez-arautuan eta baita aisialdian ere. Musikagintzan, antzerkigintzan eta rap sorkuntzan aritzea baloratuko da. Azkenik, harremanetarako erraztasuna, talde lanerako eta antolaketarako gaitasuna eta gazteekin izandako esperientzia ere kontuan hartuko dira.

Curriculumak Uztailaren 2a baino lehen bidali beharko dira Arabako Bertsozale Elkartera. Bi aukera daude horretarako. Posta arruntez bidali nahi izanez gero honako hau da helbidea:

 AMAIA ZENTROA
 Benito Perez Galdos z/g
 01002 Gasteiz

 E-postaz bidali nahi izanez gero araba.administrazioa@bertsozale.eus da helbidea.

 Informazio gehiago nahi izanez gero deitu 945 010505 edo 688616531 telefonoetara.