Araba

Arabako Bertso Kuadrilla Artekoa

2014/01/10
Agurainen aurkeztuko da urtarrilaren 18an Arabako Bertso Kuadrilla Arteko ekimena. Andra Mari plazan egingo da goizeko 10:45etan. Arabako Bertsozale Elkarteko ordezkariekin batera Kuadrilla Artekoan parte hartuko duten kide guztiek hartuko dute parte aurkezpenean.

Berrituta dator Arabako Bertso Kuadrilla Artekoa. Lau ardatzetan laburbil daiteke ekimen honen funtsa:

    • Autogestionatua
    • Herrikoia
    • Taldekakoa
    • Sailkapenik gabea

Arabako Bertsozale Elkartea