Arabako bertso-eskolek etenik ez

2020/05/19
Arabako bertso-eskolek ez dute etenik izan berrogeialdian.

Arabako bertso-eskolek ez dute etenik izan berrogeialdian, haur, heldu zein gazteak jo ta ke aritu dira pantailatik pantailara, etxetik etxera, gaiak jarri eta bertsotan erantzunak landuz. 

Bideotxo honek balio dezala oroitzapenen kutxan egoera berezi honi irudimenez eta irribarrez nola aurre egin diogun gogoratzeko eta aurrera begira etorkizunari irribarre egiteko.

Datorrenerako inoiz baino prestatugo daudela dirudi. Beraz animatu eta zatoz bertso-eskolara.

Ez zara damutuko!

Hemen klikatu eta bertso eskolan izena emateko aukera izango duzu.