Araba

Amaiera borobila Arabako bideo-kopla lehiaketari

2022/12/05
Oihane Perea, Irati Anda, Julio Soto eta Peru Abarrategiren bertsoekin eta sari banaketarekin amaitu da Arabako Bideo-kopla Lehiaketaren hirugarren edizioa.

Arabako Bertsozale Elkarteak eta ALEAk elkarlanean —Gasteizko Udala, Laboral Kutxa, BAHK eta Elkar erakundeen babesarekin— antolatutako Bideo-kopla Lehiaketaren hirugarren edizioa azken txanpa amaitu da.

Udalak sustatutako Euskararen Astearen barruan, Salburua gizarte etxeko aretoak sari banaketa eta bertso saio paregabea hartu ditu ostegun honetan, Oihane Perea, Irati Anda, Julio Soto eta Peru Abarrategiren eskutik. Beraiekin izan dira Uxue Diaz de Zerio —gai jartzaile gisa—, Nahiara Eizagirre eta Aintzira Gorosabel —musika eta laguntza eskaintzeko—. Bertso saio osoaren bideoa datozen egunetan izango da ikusgai ALEAren webgunean.

Ordubete inguruko bertsio saioa entzuteaz eta saritutako bideo-koplak ikus-entzuteaz gain, talde irabazleek zegozkien sariak jaso dituzte:

  • Publikoaren lehen saria (2.511 boto): Lakuabizkarra 5C. Elkarren material sorta taldearentzat.
  • Publikoaren bigarren saria (2.119 boto): Arantzabela 5A. Elkarren material sorta taldearentzat.
  • Epaimahaiaren saria: Latiorro 5D2. Elkarren material sorta taldearentzat.
  • Epaimahaiaren saria: Amurrio Mendiko Eskola LH5B. Elkarren material sorta taldearentzat.
  • Epaimahaiaren saria: Araia herri eskola LH6. Elkarren material sorta taldearentzat.
  • Epaimahaiaren saria: Garazi LH5 (Legutio). Elkarren material sorta taldearentzat.
  • Epaimahaiaren saria:Mendialdea DBH2. BAHK-eko izotz pistan taldean gozatzeko esperientzia.
  • Epaimahaiaren saria: Aguraingo bertso-eskola. BAHK-eko izotz pistan taldean gozatzeko esperientzia.
  • Epaimahaiaren saria: Bastida Ikastolako 6. maila. BAHK-eko izotz pistan taldean gozatzeko esperientzia.
  • Epaimahaiaren saria: Izarrako Herri Eskola LH5. Lautada Puzle Room ihesgelan taldean gozatzeko esperientzia ederra.
  • Epaimahaiaren saria: Bertxilika LH5-6 eta Bertxilika LH4. BAHK-eko izotz pistarako sarrerak.

Azken asteetan "Gure herria" gaiaren inguruan sortutako bideo guztiak ikusgai dira ALEA.eus webguneko atal berezian. Araba osoko 2.000 umek baino gehiagok parte hartu dute aurtengo bideo kopla lehiaketan, eta, orotara, 109 bideo-kopla aurkeztu dira hirugarren edizio honetara. Gainera, herritarrek milaka eta milaka boto eman dituzte.

2022ko bideo-kopla lehiaketaren sari banaketako bertso saioa. / ALEA