Araba

Aiaraldeko eta Gorbeialdeko haur eta gaztetxoak apirilaren 18tik 20ra bertso barnetegian murgilduko dira. Izen ematea hastear.

2017/03/08
Aurtengo udaberrian ere ez baduzu planik… zatoz Aiaraldeko edo Gorbeialdeko bertso barnetegietara apirilaren 18tik 20ra. Aiaraldekoen izen ematea, martxoaren 13tik 24ra Aiara, Amurrio, Artziniega, Laudio edo Urduñako Udaletxeetan eta Gorbeialdekoek martxoaren 24a baino lehen Gorbeialdeko Kuadrillako Udaletxeetan.

Aiaraldeko 8-12 urte bitarteko haur eta gazteak, Espejora joango dira aprilaren 18tik 20ra. Beraz Aiara, Amurrio, Artzieniega, Laudio edota Urduñako Udaletxera joan martxoaren 13etik 24ra eta eman izena. Plaza kopuru mugatua dago eta izena eman ahalako hurrenkeran egokituko dira plazak. Beraz mugi, Espejo zain duzu!
Gorbeialdekoa bazara berriz eta 8-12 urte arteko gaztetxoa, joan zure herriko Udaletxera martxoaren 24a baino lehen eta eman bertan izena. Apirilaren 18tik 24ra zoragarri pasatzeko aukera izango duzu Lapurriketa baserri eskolan.
Adi ibili eta eman izena zure udalerrian!!

Deskargatu hemen informazio eta izen emate eskuorria pdf formatuan: AIARALDEA eta GORBEIALDEA