2026ko Arabako Bertsolari Txapelketa Gasteizen aurkeztuko da igande honetan
2026/01/16
Igandea, hilaren 18an aurkeztuko da Arabako Bertsolari Txapelketaren hamazazpigarren edizioa. Gasteizko Izaskun Arrue Kulturgunean izango da zita.
Gasteizko Izakun Arrue Kulturgunean burutuko da 2026ko Arabako Bertsolari Txapelketako aurkezpena. XVII. edizioa izango da aurtengoa.
10:45ean komunikabideen aurrean emango da Txapelketaren berri, informazioa ondorengoek emango dute:
-Arabako Bertsozale Elkartearen izenean Egoitz Iradier, elkarteko sustapen arduraduna.
-Arabako Bertsozale Elkartearen izenean Uxue Diaz de Cerio, elkarteko sustapen eragileak.
Txapelketako parte hartzaileak ere bertan izango dira.
Txapelketa otsailaren 7n hasiko da eta martxoaren 28an bukatuko da Gasteizen.