2022ko Arabako bertsolari txapelketarako izen ematea zabalik

2021/09/06
2022an jokatuko den Arabako Bertsolari Txapelketan izena emateko epea ireki da, irailaren 19ra arte.

2021ean bi urtekako Arabako Bertsolari Txapelketa - Arabako Kuadrillartekoa zikloa hautsi eta lehen Arabako Binakako Bertsolari Txapelketa burutu ostean, 2022an indarberrituta etorriko da Arabako Bertsolari Txapelketa, bertsolariak banakako lehian arituko direna.

Txapelketaren aurkezpena urtarrilaren hasieran izango da eta apirilaren 2a bitartean burutuko dira final zortzirenak, final laurdenak, finalerdiak eta finala. 

2019ko edizioko finalistek txapelketan hasieratik kantatuko dute. Izen emate kopuruaren arabera antolatuko dira lehen zortzirenak.

Beraz, 2022an jokatuko den Arabako Bertsolari Txapelketan izena emateko epea irekita dago irailaren 19ra arte.

Izena emateko araba.sustapena@bertsozale.eus he