Araba

2022ko Arabako Bertsolari Txapelketako aurkezpena larunbatean izango da

2022/03/14
Aiaraldea Ekintzen Faktorian aurkeztuko da aurtengo Arabako bertsolari Txapelketa. Larunbatean, hilaren 19an, goizean elkartuko dira Txapelketako parte hartzaileak.

Laudion kokatzen da Aiaraldeko Ekintzen Faktoria, orain 40 urte Arabako Bertso Eskolak sortu ziren herrietako bat.

Bertan emango zaio hasiera 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketari. Non aurtengo ikasturtean Bertso Eskola talde berria sortu den, izan ere Faktoria eraldaketa soziala euskaratik eta euskaraz egiten duen proiektua da. 

Arabako Bertsolari Txapelketako XV. edizioa izango da aurtengoa. 

10:30ean komunikabideen aurrean emango da Txapelketaren berri, informazioa ondorengoek emango dute:

-Arabako Bertsozale Elkartearen izenean Egoitz Iradier, elkarteko sustapen arduraduna.
-Serapio Lopez Ortueta Aiaraldeko Bertso-Eskolako sortzaile, ikasle eta irakasle izandakoa.
-Unai Mendibil, Aiaraldeko Bertso-Eskolako ikasle eta egun irakasle.

Txapelketako parte hartzaileak ere bertan izango dira.

Txapelketa apirilaren 1ean hasiko da eta ekainaren 11n  bukatuko da.