Araba

Diruz lagundutako saioak antolatzeko eskaintza egin du Arabako Bertsozale Elkarteak

2022/02/14
2022an zehar Araban diruz lagundutako bertso saioak antolatzeko eskaintza publikoa egin du Arabako Bertsozale Elkarteak.

Arabako Bertsozale Elkarteak bertso saioak antolatzeko eskaintza publikoa egin du, bertso saio tradizionalak (bi bertsolariz osaturiko saioak edo/eta gai jartzaileaz), zein egitasmo honetarako 2019an espresuki sortu ziren bi emanaldi bereziak: Ertzetik emanaldi diziplina anitzekoa eta Arabako elikagaiak+bertsoa+kantua. Arabako Bertsozale Elkarteak saioaren kostuaren erdia diruz lagunduko du.

Bertso saioak antolatuz bertsolaritza ezezaguna den tokietara eta kolektiboengana hurbiltzea, ezagunagoa denean dagoen mugimendua indartzea, ezagunagoa den lekuetan bertsogintza sustatzea, zaleak motibatzea eta erreferente berri esanguratsuak sor daitezen lan egitea dute helburu besteak beste bi egitasmo horiek.

Irizpideak, epeak eta informazio gehiago hemen.