Araba

2020ko Oholtzapetik martxan da

2020/06/11
2016an hasitako egitasmoari jarraiki 3. edizioa izango da aurtengo hau. Lau saiotan banatuta, Arabako 16 bertsolari, 5 gai jartzaile eta entzulea epaile izango dira. Saio bakoitzean bertsolari bana sailkatuko da Araian burutuko den azken finaleko saiora. Entzuleen erabakia izango da zein bertsolari helduko den Araian kantatzera. Finalean ez da irabazlerik izendatuko.

Arabako Bertsozale Elkarteak “Arabako bertsolariak OHOLTZAPETIK entzulea epaile” egitasmoaren 3. edizioa martxan jarriko du bertsozaleen gozagarri. 

Arabako 16 bertsolarik parte hartuko dute, lau saiotan banatuta. Kalean jokatuko dira 4 saio eta finala, bost herri ezberdinetan.

Publikoaren epailetzaren arabera, finalera sailkatuko da saio bakoitzeko bozkatuena. Beraz, finalean, 4 bertsolarik kantatuko dute. Finalean ez da epailetzarik egongo, ez da irabazlerik izendatuko.

Arabako Bertsozale Elkarteak eta tokian tokiko Udalek entzuleen osasun eta segurtasuna bermatuko dituen neurriak hartuko dituzte. 

Saioaren eremura aurretiaz etortzeko eskatuko zaie bertsozaleei. Derrigorrezkoa izango da maskara jarrita izatea eremuan sartu eta irteteko. Saioak irauten duen bitartean, jarlekuetan maskara gabe egon liteke. Eserlekuak banakakoak izango dira eta 2 metrotako distantziara lekutuak egongo dira, hauek saio aurretik eta ostean garbitu eta desinfektatuko dira. 

Bertaratutako zaleei antolatzaileen argibideei kasu egiteko eskatzen zaie.

 
Ekainak 19, ostirala, 20:00,

IZARRA

Martin AbarrategiAndere Arriolabengoa, Iñaki Viñaspre eta Felipe Zelaieta

Gai-jartzailea: Oier Azkarraga


Ekainak 26, ostirala, 20:0,
ARTZINIEGA

Peru Abarrategi, Irati Anda, Oier Arbina eta Beñat Garaio

Gai-jartzailea: Ander Fernandez

 

Uztailak 3, ostirala, 20:00,
 BASTIDA

Unai Anda, Orlando Arreitunandia, Aroa Arrizubieta eta Oihane Perea 

Gai jartzailea: Idoia Marauri


Uztailak 10, ostirala, 20:00,

MAEZTU

Manex Agirre, Manu Bendala, Rikardo Gonzalez de Durana eta Xabi Igoa

Gai-jartzailea: Eli Plazaola


FINALA, Uztailak 17, ostirala, 20:00,
ARAIA

Saio bakoitzeko bertsolari bozkatuenak, Gai-jartzailea: Aintzane Irazusta