Abian da Arabako gazteen eskolartekoa

2020/09/28
Apirilean jokatzekoa bazen ere, udazkenera pasa da eta ikasturte hasierarekin bat eginda dator 2020ko Eskolartekoa.

Eskualde mailako 3 topaketa burutuko dira ostiral honetan aldi berean, Aramaioko Zabola Elkartean, Gasteizko Amaia Zentroan eta Aguraingo AEK-ko euskal txokoan. Bertan, Arabako bertso-eskoletako 14 urtetik 18 urtera bitarteko 18 gaztek parte hartuko dute lagun arteko giroan. Urriaren 10ean finala izango da 6 bertsolarirekin, goizeko 12:00etan, Kuadrilarteko bertso txapelketako finalarekin bat eginez egun eta toki berean. Arabako bertso mugimendua elkartuko baita Murgian. Ikasturtea gogor hasiko dute Arabako bertso-eskolek. Animo gazteak!