Araba

2018ko OHOLTZAPETIK badator

2018/04/24
2016an hasitako egitasmoaren 2. edizioa izango da hau. Lau saiotan banatuta, Arabako 16 bertsolari, 5 gai jartzaile eta entzulea epaile izango dira. Saio bakoitzean bertsolari bana sailkatuko da Murgian burutuko den azken finaleko saiora. Entzuleen erabakia izango da zein bertsolari helduko den Murgian kantatzera. Finalean ez da irabazlerik izendatuko.

Arabako Bertsozale Elkarteak 2016ko udaberrian hasitako bideari jarraiki, aurtengoan, bigarren edizioa eskaini nahi die bertsozaleei. Arabako bertsolariekin gozatzeko aukera,  “Arabako bertsolariak OHOLTZAPETIK entzulea epaile”

Arabako 16 bertsolarik parte hartuko dute, lau saiotan banatuta. Oholtzarik gabe jokatuko dira 4 saio eta finala, bost herri ezberdinetan.

Publikoaren epailetzaren arabera, finalera sailkatuko da saio bakoitzeko bozkatuena. Beraz, finalean, 4 bertsolarik kantatuko dute. Finalean ez da epailetzarik egongo, ez da irabazlerik izendatuko.

 
Maiatzak 4, ostirala, 20:30,
ARTZINIEGA

Martin Abarrategi, Andere Arriolabengoa, Aroa Arrizubieta eta Rikardo Gonzalez de Durana

Gai-jartzailea: Nieves del Alamo



Maiatzak 11, ostirala, 20:30,
AGURAIN

Manex Agirre, Paula Amilburu, Unai Anda eta Asier Otamendi

Gai-jartzailea: Aitana Iradier

 


Maiatzak 18, ostirala, 20:30,
LAUDIO

Xabi Antia, Izar Mendiguren, Oihane Perea eta Felipe Zelaieta

Gai jartzailea: Lierni Altuna



Maiatzak 25, ostirala, 20:30,
IZARRA


Jagoba Apaolaza, Zigor Enbeita, Xabi Igoa eta Markel Yoller

Gai-jartzailea: Aintzane Irazusta



FINALA, Ekainak 1, ostirala, 20:30,
MURGIA


Saio bakoitzeko bertsolari bozkatuenak, Gai-jartzailea: Oier Suarez

 

oholtzapetik logoa