Araba

2018ko Arabako Kuadrilla artekoa larunbat honetan aurkeztuko da

2018/01/08
Larunbat honetan Gasteizko Amaia Zentroan, komunikabieen aurrean, 2018ko edizioa aurkeztuko dute talde parte hartzaileek eta Arabako Bertsozale Elkarteak.

Bi urtean behin antolatzen den taldekako ekimena da Kuadrilla artekoa. Ekimen kolektiboa eta herrikoia da, Arabako bertso-eskolek sortzen duten egituran oinarritzen dena. Ekimen honetan taldeka parte hartzeak bertsogintza eta inguruko bertsolaritza mugimendua astintzen ditu, parte hartzea errazten du, bertso-eskolak indartzen ditu eta bertsozaletasuna sustatzen du.

Larunbat honetan, hilaren 13an, 11:00etan Gasteizko Amaia Zentroan egingo da Arabako Kuadrilla artekoaren aurkezpena.

2016ko Arabako Bertso Kuadrillartekoaren aurkezpena