Araba

Bitorianon eman zaio Arabako Eskolartekoari amaiera

2025/06/11
14 urtetik beherako gaztetxoen eskualdekako topaketak burutu ostean, gaztetxo batzuk Arabako Eskolarteko topaketa finalean kantatzeko aukera izan zuten larunbatean Bitorianon.

14 urtetik beherako gaztetxoen Eskolartekoa Bitorianoko kiroldegian amaitu zen ekainaren 7an. Bi modalitate ezberdinetako sortzaileak elkartu ziren bertan, batetik Arabako ikastetxe denetan proposatutako lanari idatziz erantzundakoak eta bertan inprobisazio lanetan aritu zirenak bestetik.

Azken hilabeteetan egindako lanari amaiera eman zaio modu honetan.

BERTSO IDATZIAK

Arabako eskualde, ikastetxe zein bertso eskola ezberdinetako 2800 bat ikaslek gelan talde txikitan inprobisatutakoak idatziz jasotako lanak batu zituzten Arabako Bertsozale Elkarteko irakasleek eta taldetxo batzuk eskualdeko topaketetan beraien lanak kantatzeko aukera izan zuten, ondoren topaketetan parte hartutako batzuk Arabako topaketa finalean kantatzeko aukera izan zuten, finalean 27 taldetxo aritu ziren, denera 109 lagun.  

Hamalau urtetik beherako gaztetxoek gelan 3-6 lagun arteko talde txikitan, proposatutako hiru gaiei erantzun behar izan zioten 4 kopla edo bi bertso sortuaz, hauek ziren aukera gaiak: 

  1. Urteak pasa dituzue mapa zaharrak aztertzen.Azkenean aurkitu duzue bilatzen zenuten altxorra.Nola aurkitu duzue?zein da altxorra?
  2. Atrakzio parke erraldoia eraikitzeko aukera duzue?nolakoa izango da?
  3. Eskolan sukaldaritza tailerra antolatuko dela esan dizuete baldintza bakarra errezeta bat bertsotan egitea. Zein izango da zuen errezeta?
INPROBISATUAK
Arabako bertso eskoletako zein ikasteetxeetako ikasleei topaketetan bat-batean banaka aritzeko aukera luzatu zitzaien. Behin eskualdeko topaketan hartu ezkero Bitorianoko topaketa finalean ere parte hartzeko aukera luzatu zitzaien eta 56 lagun animatu ziren inprobisatzera.   

Beraz, maiatzean zehar eskualdez eskualde izan dira hainbat topaketa, idatzizkoen sari banaketak eta bat-bateko dozenaka erakustaldi. Saio arinak eta jendetsuak izan dira denak. 

Finalean bertso jarriak nahiz inprobisatzen aritutakoak Hontza Xtremera joango dira irailaren 6an larunbatarekin. 

Eskerrak eman nahi genizkioke Bitorianoko Kontzejuari, Zuiako Udalari, Ikastolen Elkarteari, Araban bertsolaritza lantzen duten 50 ikastetxei eta tutoreei eta 2800 ikasleen familiei eta nola ez sormen lanean jardun diren ikasle denei. Hau da gure geroa!

14tik beherakoen Eskolarteko finala. Bitoriano. 2025