14-18 urte? Aurkeztu bideo klipa maiatzak 5 baino lehen, taldeka

2017/04/04
14-18 urteko 3-8 lagunak bilatu, bertsoak prestatu, musikarekin edo gabe abestu kamararen aurrean, 2 minutuko bideo klipa osatu, bidali eta lehiaketan parte hartu. Kristoren sariak!

Askatu zure sormena, kanpora atera! Lehiaketan parte har dezakezu eta a ze nolako sariak!

  1. Bideo klip onenari saria: asteburu pasa talde osoarentzat Zarautzen Surf ikastaroa barne.
  2. Ni banax arabakoa saria (web guneko bozkatuena): Asteburu pasa eta Hontzaextrem Abentura parkean egonaldia (Otxandio-Oleta)
  3. Bideo Klip originalenaren saria: sorkuntza asteburu pasa talde osoarentzat GARAION NATURARATEAN (Otaza auzoa, Ozaeta)
  4. Txalo-metroaren saria: Talde osoarentzat asteburu pasa Urbasan, Kirol Abentura ekintzak Urbasa Abentura parkean (Larraona)

Bertsoak egin, abestien letrak aldatu edo Rap bat osatu  euskaraz,  eta bidali  zuen bideo klipa maiatzaren 5a baino lehen  bertsoabizi@gmail.com emailera. Ikusi lehiaketan parte hartzeko oinarriak.

Eta bukaera ere mundiala!

Bertsoa Bizi Gazte eguna Legution ospatuko dugu, maiatzaren 13an. Sari banaketa, bazkaria eta egun osoko jaia.

10:00etan Aurkezpena Kultur Etxean

10:30ean Bideoklipak

11:30etan Hamaiketakoa

12:00etan Gazteen 14-18 urte bitarteko bat-bateko eskolarteko finala

14:30ean BAZKARIA Frontoian.

16:00etan SARI BANAKETA eta AMAIERA JAIA Frontoian


Ez da egia hau galduko duzula!!

Arabako Bertsozale Elkartea da ekimenaren sustatzailea eta Arabako Foru Aldundia laguntzailea.