Igandez elkartuko dira Arabako Bertsozale Elkarteko bazkideak Batzar Orokorrean
2026/01/14
Urtarrilaren 14an, burutuko du bere urteko Batzar nagusia Arabako Bertsozale Elkarteak. Gasteizko Izaskun Arrue Kulturgunean izango da 11:15ean.
Igande honetan egingo du Arabako Bertsozale Elkarteak urteko Batzar Orokorra, aurtengoan Gasteizko Izaskun Arrue Kulturgunean. Elkarteko lehendakari den Ekaitz Elorriagak hartuko du hitza hasieran eta segidan 2025ak jazotakoei egingo zaie errepasoa sailez sail.
Behin 2025ekoak ikusita, 2026ari egingo zaio ongi etorria eta Elkartekide eta sail ezberdinek urteari jarriko dizkioten helburuen berri kontatuko dute Elkarteko zuzendaritza kideek, kargudun eta sailetako ordezkariek. Amaitzeko galderen tartea izango da.
Ondoren, mokadua izango da IAK bertan.
Goizean, batzarraren aurretik, 2026ko Arabako Bertxolari Txapelketa aurkeztuko dute parte hartzaile eta Elkarteko arduradunek.
