Araba

2025eko ALEA bideo-kopla lehiaketa martxan da

2025/10/08
Arabako Bertsozale Elkarteak eta Arabako ALEAk elkarlanean antolatuta, martxan da aurten ere Araba osoko 14 urte arteko gaztetxoei zuzendutako bideo-kopla lehiaketaren seigarren edizioa. Parte hartzeko epea azaroaren 19ra arte zabalik!

Gasteizko Udalak antolatzen duen Euskararen Astearen egitarauan txertatuta, gure lurraldean euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin eta aurreko urteetan izandako arrakastak hauspotuta, Bertso-kopla Lehiaketaren VI. edizioa antolatu dugu aurten ere. Aurten berritasun bezala Aiaraladea komunikabide eta faktoria gehitzen zaikigu laguntzaile bezala.

Modu honetan, bertsolaritza eta teknologia berriak uztartuta, taldeka, Arabako bertsolari gazteek beraien adimena eta sormena erakusteko aukera izango dute, bideo lehiaketa formatuan.

Parte hartzea oso erraza da, hiru eta sei kopla artean osatu beharko ditu talde bakoitzak proposatutako gaia landuta. Hauxe gaia:

Gure herriko xelebrekeriak

Bertsoak osatutakoan, horiek bideoan grabatu eta ALEAra bidali beharko dituzte parte-hartzaileen (bideoan agertzen diren taldekide guztien) datuekin batera.

Horretarako egokitutako galdetegia erabili beharko da: