Araba

Otsailaren 2an aurkeztuko da 2019ko Arabako Bertsolari Txapelketa

2019/01/29
Zalduondoko Lazarraga Jauregian aurkeztuko da 2019ko Txapelketa.

Zalduondo Lautadako herri txiki bat da, bertan dago Lazarraga Jauregia, antza Jauregiari izena ematen dio, hark sustatutako obra bat delako. Lazarraga XVI. mendean euskaraz idazten zuen idazle aitzindari izan zen. 

Zalduondon emango zaio hasiera 2019ko Arabako Bertsolari Txapelketari. Non Bertso Eskolaren inguruan bildu izan diren herriko gazte gehienak euskaraz gozatuz.

10:45ean komunikabideen aurrean emango da Txapelketaren berri, informazioa ondorengo zalduondoarrek emango dute:

-Arabako Bertsozale Elkartearen izenean Oier Suarez, elkarteko sustapen arduraduna.
-2017ko Arabako Bertsolari Txapelketako txapeldun den Oihane Perea.
-Bernardo Atxaga idazlea.

Txapelketako parte hartzaile guztiak ere bertan izango dira.

Txapelketa otsailaren 9an hasiko da eta martxoaren 30ean bukatuko da.

                    facebook abe  twiter abe  

Agenda

2019-02-21 Gasteiz Bertan behera

Zurrumurruen aurkako bertso tailerra

2019-02-23 Aramaio Txapelketa

Arabako Bertsolari Txapelketa. Final laurdenak

2019-02-27 Gasteiz Sariketa

Bertsokatu Txapelketa. "Trap-a"

2019-03-03 Laudio Berezia

"Erradikalak gara" emanaldi berezia

Agenda osoa

Saioa hasi


Pasahitza ahaztuta?