Albisteak

Bertso Korrika ekimena aurkeztuko dugu ostiralean
2013/02/27Korrikaren 18. edizioaren harira, bertso-eskolek, KORRIKA-AEK-k, Bertsozale Elkarteak elkarlanean Bertso Korrika antolatu dugu.

Zazpi talde lehiatuko dira BBKren Bertsolari Gazteen XXI. Sariketan
2013/02/27Ostegunean, otsailaren 27an, abiatuko da Bizkaiko Bertsolari Gazteen XXI. Sariketea eta bertan Bizkaiko zazpi eskualdeetako 50 bat bertsolari gazte lehiatuko dira.

Nafarroako Txapelketa: Oskar Estangarentzat izan da Zubiriko saioa
2013/02/27Zubiriko Gautxori jatetxeko aretoan larunbat arratsaldean jokatu zen saioarekin lehen fasea amaitu du Nafarroako Bertsolari Txapelketak.

Manex Agirre irabazle Arabako Txapelketako Aramaioko finalerdian
2013/02/26Aramaioko Kultur Etxean jokatu zen pasa den larunbatean Arabako Bertsolari Txapelketako 2. finalerdia.

Bertso-eskolako irakasleentzat formazio saioa, Arantzazu Loidirekin
2013/02/25Bertso-eskoletako haurrek publikoaren aurrean jarri eta inprobisatzeko pausoa ematen dute Eskolarteko Txapelketetan, bertso saioetan... Haurrei egoera horiei aurre egiten nola lagundu ez dugu jakiten, askotan, bertso-eskolako irakasleok.

Bertso Udalekuetan begirale, zuzendari edo sukaldari izan nahi?
2013/01/23Uztailean eta abuztuan bertso udalekuak izango dira aurten ere. Guztira 6 txanda egingo dira: Arrazola (Bizkaia), Bidarrai (Behe Nafarroa), Irañeta (Nafarroa), Orio (Gipuzkoa; 2 txanda) eta Zuhatza (Araba). Horietan begirale, zuzendari edo sukaldari izan nahi duten guztiek ateak zabalik dituzte.