Albisteak

Igor Elortzarentzat izan da Tolosako bigarren finalaurrekoa

Igor Elortzarentzat izan da Tolosako bigarren finalaurrekoa

2013/11/10

Igor Elortza nagusitu da Tolosan jokatu den finalaurrekoan. Donostian kantatuko du bigarren itzulian. Haren atzetik "Mantxi", Unai Iturriaga, Etxahun Lekue, Jexux Mari Irazu eta Amaia Agirre sailkatu dira. 1.732 bertsozalek lepo bete dute Usabal kiroldegia.

Igor Elortzarentzat izan da Tolosako bigarren finalaurrekoa - Gehiago irakurri

Amets Arzallusek irabazi du lehenengo finalaurrekoa eta bigarren itzulirako sailkatu da

Amets Arzallusek irabazi du lehenengo finalaurrekoa eta bigarren itzulirako sailkatu da

2013/11/09

Amets Arzallusek irabazi du Txapelketa Nagusiko lehen finalaurrekoa. Haren atzetik Jokin Uranga, Jone Uria, Jon Martin, Julio Soto eta Nerea Elustondo sailkatu dira. 1.500 bertsozalek saioa bertatik bertara. Bihar bigarren finalaurrekoa jokatuko da, Tolosan.

Amets Arzallusek irabazi du lehenengo finalaurrekoa eta bigarren itzulirako sailkatu da - Gehiago irakurri

Ez da sarrerarik Gernika-Lumoko finalaurrekorako

2013/11/09

Txapelketa Nagusiko lehenengo finalaurrekoa jokatuko da larunbatean Gernika-Lumon eta dagoeneko sarrera guztiak saldu dira. Hortaz, ez da lehiatila zabalduko. Igandean Tolosan jokatuko den bigarren finalaurrekorako ere sarrera guztiak amaitu dira. Gainerako finalaurrekoetarako sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eu atarian.

Ez da sarrerarik Gernika-Lumoko finalaurrekorako - Gehiago irakurri

Txapelketa Nagusiko finalaurreko guztiak zuzenean, Hitzetik Hortzera saio berezietan

2013/11/08

Aurtengo Bertsolari Txapelketa Nagusiko jarraipen zabala egiten ari da Hitzetik Hortzera. Bigarren fasean, finalaurreko guztiak zuzenean emango dituzte, saio berezien bitartez. Zuzeneko emanaldiak EAEn ETB Sat-en eta Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian ETB1en ikusiko dira.

Txapelketa Nagusiko finalaurreko guztiak zuzenean, Hitzetik Hortzera saio berezietan - Gehiago irakurri

Tolosan jokatuko da igandean bigarren finalaurrekoa

Tolosan jokatuko da igandean bigarren finalaurrekoa

2013/11/07

Gernika- Lumoko larunbateko saioaren ostean, Tolosako Usabal kiroldegiak hartuko du igandean Txapelketa Nagusiko bigarren finalaurrekoa. 1.732 lagunentzako aforoa du aretoak eta guztiz beteko da, dagoeneko sarrera guztiak saldu baitira. Hortaz, igandean ez da lehiatila zabalduko.

Tolosan jokatuko da igandean bigarren finalaurrekoa - Gehiago irakurri

Tolosako finalaurrekorako sarrerak amaitu dira

2013/11/06

Txapelketa Nagusiko bigarren finalaurrekoa jokatuko da igandean Tolosan eta dagoeneko sarrera guztiak saldu dira, 1.700 bertsozalek ikusiko du saioa bertatik bertara. Hortaz, igandean ez da lehiatila zabalduko. Gainerako finalaurrekoetarako sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eu atarian.

Tolosako finalaurrekorako sarrerak amaitu dira - Gehiago irakurri

Gernika-Lumoko finalaurrekoak abiaraziko du larunbatean bigarren fasea

Gernika-Lumoko finalaurrekoak abiaraziko du larunbatean bigarren fasea

2013/11/05

Astebeteko atsedenalditxoa hartu ondoren, asteburuan hasiko dira Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoak. Gernika-Lumoko Jai-Alai pilotalekuan dute bertsozaleek bigarren faseko lehen hitzordua. Saiorako sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eu webgunean.

Gernika-Lumoko finalaurrekoak abiaraziko du larunbatean bigarren fasea - Gehiago irakurri

Txapelketaz eta mamuez

Txapelketaz eta mamuez

2013/11/05

Jone M. Hernández. EHUko Gizarte Antropologia irakaslea.

Txapelketaz eta mamuez - Gehiago irakurri

Jarraitu bertsozale.eus

RSS Twitter Facebook Instagram YouTube LinkedIn