<!DOCTYPE html> Bertsulari Ttiki Eguna, Hendaian, Larresoron, eta Aiziritzen — Bertsozale Elkartea

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Bertsulari Ttiki Eguna, Hendaian, Larresoron, eta Aiziritzen

2017/06/03
Bertsularien Lagunak elkarteak eta Seaskak elkarlanean antolatzen dugun Bertsulari Ttiki ospakizunak iragan berritan, balorazio positiboa egin dute Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoko bertsularitza erakasleek.

Hendaian

Maiatzaren 05ean Hendaiako Varietés Zinema gelan iragan zen Bertsulari Ttiki Egunak ondoko egitaraua izan zuen:

10:00-13:00 Ikastolek, ikasturtean zehar bertsularitza kurtsoetan egindako bertsu sorten emanaldia, Oskar Estanga musikarien laguntzarekin. Tartean, haurrek Maddalen Arzallus eta Sustrai Colina bertsulariak bertsutan entzuteko parada izan zuten. Aurkezle lanetan, Aimar Karrikak jardun zuen. Orotara  8 ikastolak parte hartu zuten eta 290 haur bildu ziren: Miarritze, Hiriburu, Donibane Lohizune, Azkaine, Angelu, Urruña, Bidarte, eta Hendaia.

Larresoron

Maiatzaren 12an Larresoroko Herriko Gelan iragan zen Bertsulari Ttiki Egunak ondoko egitaraua izan zuen:

10:00-13:00 Ikastolek, ikasturtean zehar bertsularitza kurtsoetan egindako bertsu sorten emanaldia, Oskar Estanga musikarien laguntzarekin. Tartean, haurrek Sustrai Colinak eta  Maddi Sarasuak eskainitako bertsualdi saioa entzuteko parada izan zuten. Aurkezle lanetan, Aimar Karrikak jardun zuen. Orotara 9 ikastolak parte hartu zuten eta 330 haur bildu ziren: Hazparne, Kanbo, Lekorne, Senpere, Sara, Uztaritze, Itsasu, Baiona Polo, eta Baiona Oihana.

Aiziritzen

Ekainaren 2an Aiziritzeko Herriko Gelan iragan zen Bertsulari Ttiki Egunak ondoko egitaraua izan zuen:

10:00-13:00 Ikastolek, ikasturtean zehar bertsularitza kurtsoetan egindako bertsu sorten emanaldia, Maddalen Arzallus musikarien laguntzarekin. Tartean, haurrek  Amets Arzallusek, Battitt Crouspeyrek eta Nahia Sascok eskainatako bertsualdi saioa entzuteko parada izan zuten. Aurkezle lanetan, Xan Alkhatek jardun zuen. Orotara 8 ikastolak parte hartu zuten eta 260 haur bildu ziren: Aloze, Arberua, Baigorri, Amikuze, Donibane Garazi, Ortzaize, Larzabal, eta Sohüta.