Albisteak

Parte-hartzaileak elkartu dira Txapelketaren aurkezpen festan

Parte-hartzaileak elkartu dira Txapelketaren aurkezpen festan

2013/09/27

Eguraldia lagun zutela, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren aurkezpen festa egin zen ostegun iluntzean Bertsozale Elkarteak Amasa-Villabonan duen egoitzan. Txapelketako parte-hartzaileak, babesleak, bertsozaleak eta erakundeetako, euskalgintzako zein kulturgintzako ordezkariak hurbildu ziren ekitaldira. Igandean hasiko den Txapelketa Nagusiaren xehetasunak ezagutzeaz gain, musika eta bertsoekin gozatu zuten bertaratuek.

Parte-hartzaileak elkartu dira Txapelketaren aurkezpen festan - Gehiago irakurri

Txapelketaren jarraipen berezia Hitzetik Hortzeran eta Bertsoa.com-en

Txapelketaren jarraipen berezia Hitzetik Hortzeran eta Bertsoa.com-en

2013/09/26

Hitzetik Hortzeraren denboraldi berria irailaren 30ean hasiko da eta Txapelketa Nagusiak irauten duen bitartean, saio monografikoak eskainiko ditu igandero eta astelehenero. Bertsoa.com webguneak ere arreta berezia eskainiko dio Bertsolari Txapelketa Nagusiari eta bideo, eduki zein kolaboratzaile ugari izango ditu.

Txapelketaren jarraipen berezia Hitzetik Hortzeran eta Bertsoa.com-en - Gehiago irakurri

Amasa-Vilabonako saioak emango dio hasiera igandean Txapelketa Nagusiari

Amasa-Vilabonako saioak emango dio hasiera igandean Txapelketa Nagusiari

2013/09/24

Lau urteren buruan, Amasa-Villabonan abiatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusiko edizio berria. Igandean 17,30ean hasiko da lehen kanporaketa, herriko Behar-Zana pilotalekuan. Dagoeneko sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eu atarian.

Amasa-Vilabonako saioak emango dio hasiera igandean Txapelketa Nagusiari - Gehiago irakurri

Esleitu da Mintzola - Mikel Laboa ikerketa beka

Esleitu da Mintzola - Mikel Laboa ikerketa beka

2013/09/23

"Bertsolaritzaren transmisioa eta euskararen gune sinbolikoaren sendotzea. Ipar Euskal Herriko gazteen hizkuntz identitate eta portaerak" ikerketa lana egiteko Mintzola - Mikel Laboa ikerketa beka eskuratu du Miren Artetxe Sarasolak.

Esleitu da Mintzola - Mikel Laboa ikerketa beka - Gehiago irakurri

Txapelketa Nagusian bazkidetzearen abantailak

Txapelketa Nagusian bazkidetzearen abantailak

2013/09/23

Bazkideak dira Bertsozale Elkartearen oinarria. Haien laguntzari esker proiektu txikiak zein handiak ateratzen ditu aurrera Bertsozale Elkarteak, horien artean Bertsolari Txapelketa Nagusia bera. Garai zail hauetan inoiz baino inportanteagoa da oinarri hori mantentzea eta indartzea. Txapelketak irauten duen bitartean bazkidetzeak hainbat abantaila ditu.

Txapelketa Nagusian bazkidetzearen abantailak - Gehiago irakurri

"Bertsolari" filma eskainiko da bihar Sabadellen

"Bertsolari" filma eskainiko da bihar Sabadellen

2013/09/20

"Bertsolari" filmarekin batera "bermut tertulia" antolatu dute. Bertan izango da Karlos Aizpurua Bertsozale Elkarteko ikerkuntza eragilea. Tertuliaz gain bertso saioa eskainiko dute Guillen Hiribarren, Bixente Hirigarai eta Karlos Aizpurua berak.

"Bertsolari" filma eskainiko da bihar Sabadellen - Gehiago irakurri

Villabonan eta Markinan, sarrerak salgai

2013/09/19

Txapelketa osoan www.bertsosarrerak.eu ataria da sarrerak erosteko modua. Horrekin batera, saioak izango herrietan ere salmenta gune bana izango da. Hala nahiago badute inguruko bertsozaleek sarrerak horietan erosteko aukera izango dute.

Villabonan eta Markinan, sarrerak salgai - Gehiago irakurri

Bertsolaritzaren Datu-Basearen lehiaketa martxan

Bertsolaritzaren Datu-Basearen lehiaketa martxan

2013/09/17

Bertsolari Txapelketa Nagusiaren harira, bertsolaritzaren inguruan dakizuna egiaztatzeko lehiaketa bat proposatu nahi dizugu. Erraz-erraza da: Bertsolaritzaren Datu-Basean ageri diren hamar galderei ongi eta zuzen erantzutea da kontua.

Bertsolaritzaren Datu-Basearen lehiaketa martxan - Gehiago irakurri

Euskaltegiko ikasleak ere Txapelketako saioetara

Euskaltegiko ikasleak ere Txapelketako saioetara

2013/09/17

Txapelketa honetan ekimen berria abiatu dugu euskalduntze mugimenduko hainbat erakunde eta euskaltegik eta Bertsozale Elkarteak elkarlanean. Euskaltegietako ikasleak Txapelketako saioak ikustera animatzea du helburu.

Euskaltegiko ikasleak ere Txapelketako saioetara - Gehiago irakurri

Jarraitu bertsozale.eus

RSS Twitter Facebook Instagram YouTube LinkedIn