<!DOCTYPE html> Apunta zaitez bertso eskolan! — Bertsozale Elkartea

Apunta zaitez bertso eskolan!

2017/09/18
Ikasturte berria hastearekin batera, bertso eskolek berrartu dute ohiko jarduna. Izen-ematea zabalik duzu!

Erronka eta asmo berriei heltzeko sasoia izaten da iraila: bertso eskolarako hautua egiten dute askok. Gaitasun ugari trebatu eta hitzarekin gozatzeko aukera ematen du bertso eskolak: bat batekorako, iruditegia eta argudioak lantzeko, jendarte interesgarria ezagutzeko eta euskaraz bizi eta harekin jolasteko.

Zuk ere bertso eskolara hurbildu nahi? ezagutu zein den hurbilen geratzen zaizun bertso eskola zure lurraldeko Bertsozale Elkartearekin harremanetan jarrita edota begiratu Xenpelar Dokumentazio Zentroak kudeatutako www.bertso-eskolak.eus datu basean.

 

Bertso eskolan izena emateko epea, zabalik.