Albisteak

Bertxoko Sariketa berrituta dator

Bertxoko Sariketa berrituta dator

2013/10/28

2013ko Bertxoko Sariketa 6 bikote arteko sariketa izango da.

Bertxoko Sariketa berrituta dator - Gehiago irakurri

Finalaurrekoen osaketa erabaki du Oiongo azken kanporaketak

2013/10/26

Oiongo kanporaketaren ostean, finalaurrekoetako saioetan nortzuk arituko diren erabakita gelditu da. Osotara, 24 bertsolarik kantatuko dute bigarren fasean. Bi itzulitara jokatuko dira finalaurrekoak, azaroaren 9an hasiko dira Gernika-Lumon eta azaroaren 30ean amaituko Maule-Lextarren.

Finalaurrekoen osaketa erabaki du Oiongo azken kanporaketak - Gehiago irakurri

Etxahun Lekuerentzat izan da Oiongo azken kanporaketa eta Tolosako finalaurrekorako txartela lortu du

Etxahun Lekuerentzat izan da Oiongo azken kanporaketa eta Tolosako finalaurrekorako txartela lortu du

2013/10/26

Etxahun Lekue nagusitu da Oionen jokatu den Bertsolari Txapelketa Nagusiko azken kanporaketan. Haren atzetik Miren Amuriza, Iratxe Ibarra, Eneritz Zabaleta, Maddi Sarasua eta Manex Agirre sailkatu dira.

Etxahun Lekuerentzat izan da Oiongo azken kanporaketa eta Tolosako finalaurrekorako txartela lortu du - Gehiago irakurri

Lan eskaintza. Bizkaiko Bertsozale Elkarteak komunikazio arduraduna behar du

Lan eskaintza. Bizkaiko Bertsozale Elkarteak komunikazio arduraduna behar du

2013/10/25

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak komunikazio arduraduna behar du 2014ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako. Curriculumak bidaltzeko epea: azaroaren 5era arte.

Lan eskaintza. Bizkaiko Bertsozale Elkarteak komunikazio arduraduna behar du - Gehiago irakurri

Oionen jokatuko da larunbatean lehen faseko azken saioa

Oionen jokatuko da larunbatean lehen faseko azken saioa

2013/10/23

Oionen amaituko da larunbatean Bertsolari Txapelketa Nagusiko kanporaketetako azken saioa. Horren ostean jakingo da zeintzuk diren finalaurrekoetarako sailkatuko diren bertsolariak. Kanporaketa 17:30ean hasiko da Arroyo I pilotalekuan eta sarrerak www.bertsosarrerak.eu atarian salgai daude. Horrez gain, goizez upategiak bisitatzeko aukera izango dute bertsozaleek.

Oionen jokatuko da larunbatean lehen faseko azken saioa - Gehiago irakurri

“Inoiz espero izango ez genukeen gauza da Txapelketa Nagusiko saio bat Oionen izatea”

“Inoiz espero izango ez genukeen gauza da Txapelketa Nagusiko saio bat Oionen izatea”

2013/10/21

Oionek hartuko du larunbatean Txapelketa Nagusiko kanporaketetako azken saioa. Txandrio bertso eskola ari da Arabar Errioxako herrian bertsolaritza sustatzeko lanean. Arantxa Sobrino bertso eskolako kidea da eta haren esanetan pixkanaka bertsozaletasuna Oionen ere hedatzen ari da.

“Inoiz espero izango ez genukeen gauza da Txapelketa Nagusiko saio bat Oionen izatea” - Gehiago irakurri

Igor Elortzak irabazi du azkenaurreko kanporaketa eta finalaurrekoetarako txartela lortu du

Igor Elortzak irabazi du azkenaurreko kanporaketa eta finalaurrekoetarako txartela lortu du

2013/10/19

Igor Elortza nagusitu da Legazpin jokatu den Bertsolari Txapelketa Nagusiko bosgarren kanporaketan. Haren atzetik, Beñat Lizaso, Jokin Uranga, Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Ainhoa Agirreazaldegi eta Oihana Bartra sailkatu dira. Lehen faseko azken saioa Oionen jokatuko da hilaren 26an eta han erabakiko da finalaurrekoetan nork kantatuko duen.

Igor Elortzak irabazi du azkenaurreko kanporaketa eta finalaurrekoetarako txartela lortu du - Gehiago irakurri

Oiongo kanporaketan, ardoa dastatu eta bertsoekin gozatu

Oiongo kanporaketan, ardoa dastatu eta bertsoekin gozatu

2013/10/18

Ardoa da Arabar Errioxak duen altxorrik preziatueneteakoa. Horregatik, urriaren 26an Oionen egingo den Txapelketa Nagusiko azken kanporaketan bertsozaleek aukera ederra izango dute bertako ardoa dastatu eta haren inguruko sekretuak ezagutzeko. Saioaren egun berean, goizez, upategi bat doan bisitatzeko aukera izango dute saiora joaten direnek.

Oiongo kanporaketan, ardoa dastatu eta bertsoekin gozatu - Gehiago irakurri

Legazpik hartuko du Txapelketa Nagusiko bosgarren kanporaketa

Legazpik hartuko du Txapelketa Nagusiko bosgarren kanporaketa

2013/10/18

Bertsolari Txapelketa Nagusiko bosgarren kanporaketa jokatuko da larunbatean Legazpin. Saioa herriko Urbeltz pilotalekuan izango da, 17:30ean hasita. Sarrera guztiak salduta daude, hortaz ez da lehiatila irekiko.

Legazpik hartuko du Txapelketa Nagusiko bosgarren kanporaketa - Gehiago irakurri

Lankuren 10. urteurrena ospatzeko afari-jaialdia

Lankuren 10. urteurrena ospatzeko afari-jaialdia

2013/10/17

Lankuk, bere 10. urteurrena ospatzeko afari jaialdi mundiala antolatu du. Urriaren 25ean izango da, ostirala, Itziarko Hostalean, 21:00etan.

Lankuren 10. urteurrena ospatzeko afari-jaialdia - Gehiago irakurri

Jarraitu bertsozale.eus

RSS Twitter Facebook Instagram YouTube LinkedIn