Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Etxahun Lekuek irabazi du Larrabetzuko finalaurrekoa

2016/12/03
Larrabetzuko finalaurrekoa irabazi du herritarrak gaur arratsaldean, eta abenduaren 17an Bilbon jokatuko den finalerako txartela lortu du; finalaurreko guztiak jokatuta, erabakita geratu da finaleko zortzikotea.

Ia 700 bertsozale elkartu dira Larrabetzuko udal frontoian Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren hirugarren eta azken finalaurrekoan. Giro ederra sortu dute bertsozaleek saioan, bete-bete egin den frontoian. Hirugarren finalaurrekoko bertsolariak, hurrengoak:

  • Ander Elortegi Garatea
  • Etxahun Lekue Etxebarria
  • Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia
  • Julen Erezuma Arzanegi
  • Mikel Goiriena Larrazabal
  • Miren Amuriza Plaza

Ariketa guztiak egin ostean, Etxahun Lekuek lortu du puntu gehien batzea, 527,5 puntu. Horrela, abenduaren 17an Bilbon jokatuko den finalerako txartela lortu du larrabetzuarrak. Horrela geratu dira gaurko puntuazioak:

  • Etxahun Lekue Etxebarria 527,5
  • Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia 507,5
  • Miren Amuriza Plaza 504,5
  • Mikel Goiriena Larrazabal 439,5
  • Ander Elortegi Garatea 434
  • Julen Erezuma Arzanegi 410,5

Gaurkoan gai emaile beharretan Maite Berriozabal Berrizbeitia ibili da. Epaimahaiko kideak, ostera, hurrengoak izan dira: Ander Txakartegi Basterretxea, Joseba Santxo Uriarte, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga aritu da.