Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Faseak eta sailkatzea

 

Bizkaiko Txapelketak fase nagusi bi edukiko ditu: Udabarriko Fasea eta Udagoieneko Fasea. Azken hori kanporaketekin hasiko da, finalaurrekoak jokatuko dira gero, eta azkenik, finala.

Udabarriko Fasea

Bizkaiko Txapelketaren lehenengo fasea izango da eta Bizkaia osoko bertsolariek hartuko dute parte. 2016ko apirilean eta maiatzean jokatuko dira saioak. 56 bertsolarik parte-hartuko dute, eta 9 saio jokatuko dira: 6 bertsolariko 8 saio, eta 8 bertsolariko saio bat.

Udabarriko Faseko bertsolariak puntuazioaren arabera sailkatuko dira Udagoieneko Fasera.

Udagoieneko Fasea:

  • Kanporaketak

30 bertsolari arituko dira lehian. 6 bertsolariz osatutako 5 kanporaketa egingo dira. Kanporaketa bakoitzeko irabazlea zuzenean pasatuko da hurrengo fasera, eta gainontzekoak, puntuazioaren arabera.

Aurreragoko Bizkaiko Txapelketaren batean finalista izan direnek, kanporaketa-fasean sartzeko eskubidea daukate.

  • Finalaurrekoak

18 bertsolari lehiatuko dira fase honetan. 6 bertsolariz osatutako 3 finalaurre egingo dira. Finalaurre bakoitzeko irabazlea zuzenean pasatuko da finalera, eta gainontzekoak, puntuazioaren arabera.

2014ko Bizkaiko Txapelketako finalistek 2016ko Txapelketaren finalaurreko fasean sartzeko eskubidea daukate.

  • Finala

8 bertsolari lehiatuko dira. Finalaurreko bakoitzeko 3 irabazleak, eta gainontzeko 5ak, puntuazioz sailkatuko dira.