Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bizkaia

Bilbo

Puntuazio taula

8H 8tx punt 10tx baka 8tx 6m kart Guztira
Etxahun Lekue 113.50 121.50 81.50 119.50 114.50 127.00 127.50 125.00 930.00
Xabat Galletebeitia 120.50 119.50 79.50 117.00 119.00 120.00 117.50 100.50 893.50
Jone Uria 115.00 110.00 78.50 124.00 122.00 0.00 0.00 0.00 549.50
Onintza Enbeita 107.50 120.00 69.50 118.50 122.50 0.00 0.00 0.00 538.00
Ibon Ajuriagojeaskoa 113.00 110.50 84.00 112.50 115.50 0.00 0.00 0.00 535.50
Nerea Ibarzabal 111.50 112.50 77.50 110.50 122.00 0.00 0.00 0.00 534.00
Miren Amuriza 111.50 115.50 85.00 117.00 102.50 0.00 0.00 0.00 531.50
Beñat Ugartetxea 87.00 116.50 78.50 106.50 122.00 0.00 0.00 0.00 510.50

Argazkiak

Argazki gehiago

Bertsoaldiak

Onintza Enbeita Hasierako agurra
Xabat Galletebeitia Hasierako agurra
Beñat Ugartetxea Hasierako agurra
Ibon Ajuriagojeaskoa Hasierako agurra
Miren Amuriza Hasierako agurra
Etxahun Lekue Hasierako agurra
Nerea Ibarzabal Hasierako agurra
Jone Uria Hasierako agurra
Onintza Enbeita, Xabat Galletebeitia 8ko nagusia

Boluntarioak dira Onintza eta Xabat. Gerra zibilean hildakoen aztarna bila dabiz indusketa batean. Bertan, gerran eraildako familia bateko kideen gorpuak agertu dira.

Beñat Ugartetxea, Ibon Ajuriagojeaskoa 8ko nagusia

Bost urteko ume baten guraso dira Beñat eta Ibon. Euren umea genero roletatik kanpo hezi guran dabiz. Oztopoei aurre egitea geroz eta gaitzagoa egiten jakie.

Etxahun Lekue, Miren Amuriza 8ko nagusia

Preso politiko ohiak dira Miren eta Etxahun. Kartzelatik urten ebenean harrera taldearen laguntza jaso eben. Orain, eurek be, kartzelatik urtetan dabenei laguntzeko taldera batu dira.

Nerea Ibarzabal, Jone Uria 8ko nagusia

Lankideak dira Nerea eta Jone. Jubiletako 3 urte falta jakiez. Komunikabideetan behin eta barriro entzuten dabe pentsiñoak ordaintzeko geroz eta diru gitxiago dagoela. Arduratuta dagoz.

Xabat Galletebeitia, Beñat Ugartetxea 8ko txikia

Xabaten eta Beñaten urrezko ezkontza ospatzeko ilobek Bilbo gainetik abioneta batean hegaldi pribatua oparitu deutsie. Lainoa sartu da eta ez da ezer ikusten. Beñat errezetan hasi da.

Ibon Ajuriagojeaskoa, Onintza Enbeita 8ko txikia

Ibonek, diru apur bat lortzeko, astebeterako lana topau dau gabon sasoirako. Merkatal gune haundi batean Olentzerorena egiteko kontratau dabe eta gaur da bere lehenengo lan eguna. Ume ilara luzea dauka aurrean. Hurreratu jako Onintza, ilarako lehenengo umea.

Nerea Ibarzabal, Etxahun Lekue 8ko txikia

Lehengusu-lehengusinak dira Etxahun eta Nerea. Aurten 15 urte bete dabez. Familiako bazkaria daukie gaur, eta betiko legez, umeen mahaian jarri dabez. Nerea muturtuta dagoela ikusi dau Etxahunek.

Miren Amuriza, Jone Uria 8ko txikia

Lagunak dira Miren eta Jone. Asteburu pasarako hotela jatordu guztiak barne hartu dabe. Buffetera bajatu dira armosetan. Mirenek orain ordubete amaitu dau jaten eta gelara igo da. Joneren bila bueltau danean, ondiño be, jan eta jan jarraitzen dabela ikusi dau.

Onintza Enbeita Puntuari erantzunak

1. Bizi eta maitatu/askatasunean 2. Laranja erdiak ez/osoak ei gara

Xabat Galletebeitia Puntuari erantzunak

1. Amurizak itzi dau/plazako jarduna 2. Ez dogu ez ahaztuko/emondako dana

Beñat Ugartetxea Puntuari erantzunak

1. Boluntarioak gaur/ehundik gora dira 2. Badogu harrotzeko/hainbeste motibo

Ibon Ajuriagojeaskoa Puntuari erantzunak

1. Gerra han eta hemen/dirua helburu 2. Errefuxiatuak/bidean galduta

Miren Amuriza Puntuari erantzunak

1. Herri galdeketarik/ez jaku faltako 2. Gure etorkizuna/gure esku dago

Etxahun Lekue Puntuari erantzunak

1. Kubak erakarri dau/danon interesa 2. Fidelek etsai asko/ta lagun ugari

Nerea Ibarzabal Puntuari erantzunak

1. Cyberbullinga dago/guztion ahotan 2. Sare sozialetan/aukera zabala

Jone Uria Puntuari erantzunak

1. Klima aldatzen doa/urtetik urtera 2. Artikoa urtzeko/ez da asko falta

Onintza Enbeita, Beñat Ugartetxea 10eko txikia

Onintza eta Beñat euskaltegiko ikasleak dira. Onintzak 4 urte daroaz euskaltegian. Beñat aurten hasi da. Euren herritik korrika pasauko dala-eta, euskaltegiko kilometroaren lekukoa eurek eroatea proposatu deutsie. Beñatek euskaraz ez dakienez, arduratuta dagoela esan deutsa Onintzari.

Xabat Galletebeitia, Ibon Ajuriagojeaskoa 10eko txikia

Xabatek zaborra batzeko kamioiagaz egiten dau lan. Kontenedore bat jasoten joan danean, Ibon zaborretan arakatzen topau dau eta, aprobetxau leiken gauza asko dagoela, apur baten itxaroteko eskatu deutsa.

Nerea Ibarzabal, Miren Amuriza 10eko txikia

MIren eta Nerea bikotea dira. Nerea Boliviatik etorri zan Euskal Herrira eta hemen ezagutu eben alkar. 4 urteko alaba bat daukie. Nerearen familiak ez dau euren alaba ezagutzen. Lehenengoz joango dira Boliviara neguko oporraldian.

Etxahun Lekue, Jone Uria 10eko txikia

Etxahun eta Jone umedun dagoz lehenengoz. Erditzea preparetako ikastaroan ezagutu dabe alkar. Gaur, ikastaroaren ostean kafe bat hartzeko geratu dira. Jonek guztiz bildurtuta dagoela aitortu deutsa Etxahuni.

Onintza Enbeita Bakarka, gaia emanda

Zuen etxean bizitzea arriskutsua zala eta, bertatik urtenarazo zinduezan orain hilabete batzuk. Badakizu ezingo dozula luzaroan bueltau.

Xabat Galletebeitia Bakarka, gaia emanda

Medikua zara. Zirujau espezialitatea egin dozu. Gaur bideratu dozu lehenengo aldiz ebakuntza bat. Oraintxe amaitu dozue.

Beñat Ugartetxea Bakarka, gaia emanda

Ingurukoek politikan sartzen animau zinduezan. Legealdia amaitzeko desietan zagoz.

Ibon Ajuriagojeaskoa Bakarka, gaia emanda

30 urte daukazuz. Kuadrilakoakaz parrandan urtetako geratu zara aspaldiko partez. Goizaldeko ordu biak dira. Lagun batek kokaina marrak preparau dauz danontzako.

Miren Amuriza Bakarka, gaia emanda

Zaintzen dozun pertsonak ezin dau etxetik urten eta beragaz emoten dozu eguna. Deskantsurako tarte bat hartu eta kalera urten dozu.

Etxahun Lekue Bakarka, gaia emanda

Zuen ama aspaldi urrundu zan zuengandik eta gaur arte ez dozue bere barririk euki. Hil egin dala jakin dozue orain.

Nerea Ibarzabal Bakarka, gaia emanda

Gobernuaren auto ofizial bateko txoferra izan zara 35 urtez. Aurten erretiratuko zara.

Jone Uria Bakarka, gaia emanda

Gizona zara. Goizaldean etxera bidean neska bat doa zure aurretik oinez. Neskak, zure pausu hotsak entzuteagaz batera, ibilkera azkartu dabela somatu dozu.

Xabat Galletebeitia, Etxahun Lekue 8ko txikia

Xabat eta Etxahun, umeak dira. Jolas parkean dagoz olgetan. Etxahun parkean dagoen zabu bakarrean dago jasarrita. Xabatek be ibili gura dau, baina Etxahunek ez dala bajatuko diño.

Etxahun Lekue, Xabat Galletebeitia Sei puntuko motza

Etxahunek eta Xabatek Txapelketaren antolakuntzan laguntzen 20 urte daroe. Gaur, finalaren egunean, Miribillan alkartu dira goizeko 8etan. Saioa aurrera doa; alkarren ondoan dagoz bertsolariei begira.

Xabat Galletebeitia Kartzela

Telebista isiotu dozu eta bera agertu da. Sinistu ezinda zagoz.

Etxahun Lekue Kartzela

Telebista isiotu dozu eta bera agertu da. Sinistu ezinda zagoz.

Beñat Ugartetxea Bukaerako agurra
Miren Amuriza Bukaerako agurra
Nerea Ibarzabal Bukaerako agurra
Ibon Ajuriagojeaskoa Bukaerako agurra
Onintza Enbeita Bukaerako agurra
Jone Uria Bukaerako agurra
Xabat Galletebeitia Bukaerako agurra
Etxahun Lekue Bukaerako agurra

Albisteak

Finaleko bertsoaldiak, sarean

Finaleko bertsoaldiak, sarean

2016/12/19

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finaleko bertsoaldiak ikusgai www.bertsoa.eus atarian.

Finaleko bertsoaldiak, sarean - Gehiago irakurri

Etxahun Lekue 2016ko Bizkaiko Bertsolari Txapeldun

Etxahun Lekue 2016ko Bizkaiko Bertsolari Txapeldun

2016/12/17

4.150 bertsozale elkartu dira Bilbao Arenan gaur arratsaldean; Xabier Amurizak jantzi dio txapela Etxahun Lekueri entzuleen txalo artean; Xabat Galletebeitiagaz jokatu du buruz-burukoa.

Etxahun Lekue 2016ko Bizkaiko Bertsolari Txapeldun - Gehiago irakurri

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, hedabideetan

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, hedabideetan

2016/12/16

Bihar jokatuko da Bilbon Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala; hainbat hedabidek eskainiko dute Bilbao Arenako saioaren berri egunean bertan edo biharamunean.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, hedabideetan - Gehiago irakurri

Finalerako oharrak

2016/12/15

Zapatuan jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala Bilbao Arenan; ohar batzuk luzatu gura dizkie entzuleei Bizkaiko Bertsozale Elkarteak.

Finalerako oharrak - Gehiago irakurri

Finalistak, prest

Finalistak, prest

2016/12/13

Gaur goizean eskaini dute prentsaurrekoa zortzi finalistek Bilbao Arenan; zapatuan jokatuko da finala, 17:00etan.

Finalistak, prest - Gehiago irakurri

Xabier Amurizak jantziko dio txapela 2016ko Bizkaiko Bertsolari Txapeldunari

Xabier Amurizak jantziko dio txapela 2016ko Bizkaiko Bertsolari Txapeldunari

2016/12/12

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak Amurizak egindako plazako eta isileko beharra eskertu gura izan ditu, eta horregatik, berak jantziko dio txapela aurtengo Bizkaiko Txapeldunari.

Xabier Amurizak jantziko dio txapela 2016ko Bizkaiko Bertsolari Txapeldunari - Gehiago irakurri

Umeen gunea egongo da Bizkaiko finalean

Umeen gunea egongo da Bizkaiko finalean

2016/12/07

Saioak irauten duen bitarteean umeek gune horretan egoteko aukera edukiko dute; hezitzaileak egongo dira eurekin batera.

Umeen gunea egongo da Bizkaiko finalean - Gehiago irakurri

Erabaki dira Bizkaiko finalistak

Erabaki dira Bizkaiko finalistak

2016/12/03

Abenduaren 17an jokatuko den finaleko bertsolariak erabakita geratu dira.

Erabaki dira Bizkaiko finalistak - Gehiago irakurri

Fitxa

Eguna
2016/12/17
Ordua
17:00
Bertsolariak
Mota
Finala
Herria
Bilbo
Tokia
Bilbao Arena