Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bizkaia

Xabat Galletebeitia Abaroa

Biografia osoa BDBn

Saioak

Bertsoaldiak

Bilbo

Xabat Galletebeitia Hasierako agurra
Onintza Enbeita, Xabat Galletebeitia 8ko nagusia

Boluntarioak dira Onintza eta Xabat. Gerra zibilean hildakoen aztarna bila dabiz indusketa batean. Bertan, gerran eraildako familia bateko kideen gorpuak agertu dira.

Xabat Galletebeitia, Beñat Ugartetxea 8ko txikia

Xabaten eta Beñaten urrezko ezkontza ospatzeko ilobek Bilbo gainetik abioneta batean hegaldi pribatua oparitu deutsie. Lainoa sartu da eta ez da ezer ikusten. Beñat errezetan hasi da.

Xabat Galletebeitia Puntuari erantzunak

1. Amurizak itzi dau/plazako jarduna 2. Ez dogu ez ahaztuko/emondako dana

Xabat Galletebeitia, Ibon Ajuriagojeaskoa 10eko txikia

Xabatek zaborra batzeko kamioiagaz egiten dau lan. Kontenedore bat jasoten joan danean, Ibon zaborretan arakatzen topau dau eta, aprobetxau leiken gauza asko dagoela, apur baten itxaroteko eskatu deutsa.

Xabat Galletebeitia Bakarka, gaia emanda

Medikua zara. Zirujau espezialitatea egin dozu. Gaur bideratu dozu lehenengo aldiz ebakuntza bat. Oraintxe amaitu dozue.

Xabat Galletebeitia, Etxahun Lekue 8ko txikia

Xabat eta Etxahun, umeak dira. Jolas parkean dagoz olgetan. Etxahun parkean dagoen zabu bakarrean dago jasarrita. Xabatek be ibili gura dau, baina Etxahunek ez dala bajatuko diño.

Etxahun Lekue, Xabat Galletebeitia Sei puntuko motza

Etxahunek eta Xabatek Txapelketaren antolakuntzan laguntzen 20 urte daroe. Gaur, finalaren egunean, Miribillan alkartu dira goizeko 8etan. Saioa aurrera doa; alkarren ondoan dagoz bertsolariei begira.

Xabat Galletebeitia Kartzela

Telebista isiotu dozu eta bera agertu da. Sinistu ezinda zagoz.

Xabat Galletebeitia Bukaerako agurra

 Twitter ikonoa fb