Albisteak

Finalaurrekoak hartuko dituzten herrietan ere, sarrerak salgai

2013/10/30

Finalaurrekoak azaroaren 9an abiatuko dira Gernika-Lumon. Aspaldian jarri ziren sarrerak salgai eta orain arte bezala www.bertsosarrerak.eu ataria da horiek eskuratzeko modua. Horrez gain, finalaurrekoetako saioak hartuko dituzten herrietan ere sarrerak salgai daude.

Finalaurrekoak hartuko dituzten herrietan ere, sarrerak salgai - Gehiago irakurri

 Manex Agirrezabal, Bertol Arrieta eta Jexux Larrañagaren hitzaldiak azaroaren 6an

Manex Agirrezabal, Bertol Arrieta eta Jexux Larrañagaren hitzaldiak azaroaren 6an

2013/10/30

Mintzola Fundazioak antolatuta, udazkenean zehar gauzatuko den munduko kantu inprobisatuari buruzko jardunaldien baitan arituko dira, azaroaren 6an, arratsaldeko 19:00etan hasita, Amasa-Villabonako Subijana Etxean. Sarrera doan izango da.

Manex Agirrezabal, Bertol Arrieta eta Jexux Larrañagaren hitzaldiak azaroaren 6an - Gehiago irakurri

Bertsolaritzaren Datu-Basearen lehiaketan parte hartzeko azken egunak

Bertsolaritzaren Datu-Basearen lehiaketan parte hartzeko azken egunak

2013/10/28

Txapelketa Nagusia hastearekin batera, Bertsolaritzaren Datu-Basearen lehiaketa jarri genuen martxan. Dagoeneko asko zarete zuen erantzunak bidali dituzuenak. Urriaren 29an amaituko da bertan parte-hartzeko epea, hortaz azken egun hauek aprobetxatu. Ongi erantzuten dutenek finalurrekoetarako zein finalerako sarrerak eskuratzeko aukera izango dute.

Bertsolaritzaren Datu-Basearen lehiaketan parte hartzeko azken egunak - Gehiago irakurri

Bertxoko Sariketa berrituta dator

Bertxoko Sariketa berrituta dator

2013/10/28

2013ko Bertxoko Sariketa 6 bikote arteko sariketa izango da.

Bertxoko Sariketa berrituta dator - Gehiago irakurri

Finalaurrekoen osaketa erabaki du Oiongo azken kanporaketak

2013/10/26

Oiongo kanporaketaren ostean, finalaurrekoetako saioetan nortzuk arituko diren erabakita gelditu da. Osotara, 24 bertsolarik kantatuko dute bigarren fasean. Bi itzulitara jokatuko dira finalaurrekoak, azaroaren 9an hasiko dira Gernika-Lumon eta azaroaren 30ean amaituko Maule-Lextarren.

Finalaurrekoen osaketa erabaki du Oiongo azken kanporaketak - Gehiago irakurri

Etxahun Lekuerentzat izan da Oiongo azken kanporaketa eta Tolosako finalaurrekorako txartela lortu du

Etxahun Lekuerentzat izan da Oiongo azken kanporaketa eta Tolosako finalaurrekorako txartela lortu du

2013/10/26

Etxahun Lekue nagusitu da Oionen jokatu den Bertsolari Txapelketa Nagusiko azken kanporaketan. Haren atzetik Miren Amuriza, Iratxe Ibarra, Eneritz Zabaleta, Maddi Sarasua eta Manex Agirre sailkatu dira.

Etxahun Lekuerentzat izan da Oiongo azken kanporaketa eta Tolosako finalaurrekorako txartela lortu du - Gehiago irakurri

Lan eskaintza. Bizkaiko Bertsozale Elkarteak komunikazio arduraduna behar du

Lan eskaintza. Bizkaiko Bertsozale Elkarteak komunikazio arduraduna behar du

2013/10/25

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak komunikazio arduraduna behar du 2014ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako. Curriculumak bidaltzeko epea: azaroaren 5era arte.

Lan eskaintza. Bizkaiko Bertsozale Elkarteak komunikazio arduraduna behar du - Gehiago irakurri

Oionen jokatuko da larunbatean lehen faseko azken saioa

Oionen jokatuko da larunbatean lehen faseko azken saioa

2013/10/23

Oionen amaituko da larunbatean Bertsolari Txapelketa Nagusiko kanporaketetako azken saioa. Horren ostean jakingo da zeintzuk diren finalaurrekoetarako sailkatuko diren bertsolariak. Kanporaketa 17:30ean hasiko da Arroyo I pilotalekuan eta sarrerak www.bertsosarrerak.eu atarian salgai daude. Horrez gain, goizez upategiak bisitatzeko aukera izango dute bertsozaleek.

Oionen jokatuko da larunbatean lehen faseko azken saioa - Gehiago irakurri

“Inoiz espero izango ez genukeen gauza da Txapelketa Nagusiko saio bat Oionen izatea”

“Inoiz espero izango ez genukeen gauza da Txapelketa Nagusiko saio bat Oionen izatea”

2013/10/21

Oionek hartuko du larunbatean Txapelketa Nagusiko kanporaketetako azken saioa. Txandrio bertso eskola ari da Arabar Errioxako herrian bertsolaritza sustatzeko lanean. Arantxa Sobrino bertso eskolako kidea da eta haren esanetan pixkanaka bertsozaletasuna Oionen ere hedatzen ari da.

“Inoiz espero izango ez genukeen gauza da Txapelketa Nagusiko saio bat Oionen izatea” - Gehiago irakurri

Jarraitu bertsozale.eus

RSS Twitter Facebook Instagram YouTube LinkedIn