Unai Agirreri egin dio elkarrizketa Bertsoak

2017/05/02
Ostegunean izango da ikusgai eta entzungai Hernanikoarekin izandako solasaldia. Bestalde, Gipuzkoako Herriartekoaren bigarren faseko laburpena ere eskainiko da.

Unai Agirrerekin solasean izan da Bertsoa: bere bertso ibilbidearen inguruan aritu da hernaniarra sareko plazarekin eta ostegunean izango dugu osorik ikusgai eta entzungai elkarrizketa. Bihar aurrerapen bat ere ikusi ahal izango dugu.

Gipuzkoako Herriartekoan finalaurrekoak hastear daude: horiek hurbiletik jarraituko ditu Bertsoak, baina gainera, aurreko faseko bertsoaldiekin laburpena ere eskainiko du bihar bertan. Taldean eta lagunartean, koplatan ariko dira datozen bi hilabeteetan Araban Altxa Kopla Hori! egitasmoarekin. Horren berri emango du Bertsoak eta baita berriki Nafarroan ospatutako Eskolartekoaz eta asteburuan egingo den Bertso Eskolen Egunaz.

Altzako bertso astea, Bilboko udaberriko jaialdiak, eta beste hainbat kontuk ere izango dute lekua aste honetan Bertsoan, sareko plazan.

Altxa Kopla Hori egitasmoa hasiko da aste honetan Araian.