Araba

Altxa Kopla Hori! egitasmoa martxan dago

2017/04/25
Udaberri honetan ALTXA KOPLA HORI egitasmoa martxan ipini du Arabako Bertsozale Elkarteak. Kopla doinuetan kantatuko dute bertsolariek. Arabako 28 bertsolarik, 6 gai jartzailek eta tokian tokiko bina musikarik parte hartuko dute. 8 herritan burutuko dira saioak. Maiatzaren 5ean hasi eta udaberriarekin batera bukatu da, ekainaren 23an. Kopla sortak ekoizteko tailerrak ere antolatuko dira hainbat herritan.

2017ko udaberrian, Arabako Bertsozale Elkarteak bertsozaleei kopla doinuekin gozatzeko aukera eskaini nahi die. Lagun arteko formatuan, kalean, musikaz lagunduta eta kopla oinarri hartuta 8 saio antolatu ditu.

Kopla, bertso erdi bat baino gehiago izanik, bertsotan egiteko neurri herrikoia da. Musikaz lagunduta eta lagun arteko giroan gozatzeko aukera ematen du.

Arabako 28 bertsolarik parte hartuko dute, adin eta belaunaldi ezberdinetakoak. 8 saiotan banatuko dira, gai-jartzaile bat bideratuko du saioa eta 2 musikarik parte hartuko dute. Kalean edo plazan, taburetetan eserita, doinu batzuk musikaz lagunduta, entzuleengandik hurbil.

Horietako 8 herri batzuetan, saioa baino aste batzuk lehenago, ABEren irakasle baten laguntzarekin herriko talde batek kopla sorta bat ekoiztuko du. Kopla sorta idatzi honi ere protagonismo emango zaio saioan bertan eta jendearen aurrean kantatuko dute.

Saioak hauexek izango dira:

2017-05-05 Araia

Altxa Kopla Hori! Ordua: 20:30 Lekua: Herriko plaza Bertsolariak: Manex Agirre, Orlando Arreitunandia, Izar Mendiguren, Markel Yoyer Gai-jartzaileak: Aintzane Irazusta Antolatzaileak: Arabako Bertsozale Elkartea
Altxa Kopla Hori! Lekua: Bitoriano Txokoaren ondoan Bertsolariak: Paula Amilburu, Zigor Enbeita, Iker Pastor, Iñaki Viñaspre Gai-jartzaileak: Marta Ugarte Antolatzaileak: Arabako Bertsozale Elkartea
Altxa Kopla Hori! Ordua: 20:30 Lekua: Herriko plaza Bertsolariak: Xabier Antia, Andere Arriolabengoa, Xabi Igoa, Xabier Rico Gai-jartzaileak: Uxue Diaz De Cerio Antolatzaileak: Arabako Bertsozale Elkartea

2017-05-26 Artziniega
Altxa Kopla Hori! Ordua: 20:30 Lekua: Hiriko atean Bertsolariak: Aroa Arrizubieta, Unai Bengoetxea, Asier Otamendi, Julen Zulaika Gai-jartzaileak: Marta Ugarte Antolatzaileak: Arabako Bertsozale Elkartea
2017-06-02 Oion
Altxa Kopla Hori! Ordua: 20:30 Lekua: Herriko plaza Bertsolariak: Oihane Perea, Ruben Sanchez, Aitor Ugarte, Felipe Zelaieta Gai-jartzaileak: Oier Suarez Antolatzaileak: Arabako Bertsozale Elkartea
2017-06-09 Bastida
Altxa Kopla Hori! Ordua: 20:30 Lekua: Herriko plaza Bertsolariak: Paula Amilburu, Rikardo Gonzalez de Durana, Peio Ormazabal, Asier Rubio Gai-jartzaileak: Lierni Altuna Antolatzaileak: Arabako Bertsozale Elkartea
2017-06-16 Agurain
Altxa Kopla Hori! Ordua: 20:30 Lekua: Kale Nagusia Bertsolariak: Peru Abarrategi, Jagoba Apaolaza, Izar Mendiguren, Aitor Najera Gai-jartzaileak: Nieves Del Alamo Antolatzaileak: Arabako Bertsozale Elkartea
2017-06-23 Amurrio
Altxa Kopla Hori! Ordua: 20:30 Lekua: Udaletxearen ondoko Larrinaga kalea Bertsolariak: Aroa Arrizubieta, Xabi Igoa, Serapio Lopez, Jon Ruiz de Pinedo Gai-jartzaileak: Aintzane Irazusta Antolatzaileak: Arabako Bertsozale Elkartea
altxa kopla hori 8 saioak

 

 

 

2017 altxa kopla hori logoa