-
Abadiño eta Gasteizko saioak, igandean Hitzetik Hortzeran
-
Aste honetako Hitzetik Hortzeran Abadiñon eta Gasteizen egindako bertso-saioko laburpenak eskainiko dira. Halaber, Arabako Bertso Kuadrila artekoaren berri emango dute saioan. Igandean arratsaldeko 15:00etan ETB1en.
Non kokatuta
Albisteak
-
Bertso Egunaren errepasoa Hitzetik Hortzeran
-
Aste honetako Hitzetik Hortzeran Bertso Egunaren errepasoa egingo da eta Tolosaldeko Atariaren alde egindako bertso-saioko irudiak ere eskainiko dira. Igandean arratsaldeko 15:00etan ETB1en.
Non kokatuta
Albisteak
-
Galderak azaleratzeko eguna
-
Egun osoko jaia izan genuen bertsozaleok larunbatean Donostian. Eguraldiak askorik lagundu ez arren, goizean goizetik bertsozale andana gerturatu zen jaiaz gozatzera. Aurtengoan generoa izan da gai zentrala, eta erantzunak baino galderak azaleratzen ahalegindu gara.
Non kokatuta
Albisteak
-
Bertso Eguna 2014
-
“Azalera” lelopean, generoa izango da aurtengo Bertso Egunaren sakoneko gaia eta 55 bertsolarik eta beste 9 kultur sortzailek zein taldek hartuko dute parte goizetik gauera egingo diren hiru ekitaldi nagusietan.
Non kokatuta
Bertso Eguna
/
Azken edizioak
-
Umorea bitarteko, genero ikuspegia "azaleratuko" da Bertso Egunean
-
Larunbatean Donostian egingo den Bertso Eguna 2014ko egitaraua aurkeztu dugu gaur. “Azalera” lelopean, generoa izango da aurtengo Bertso Egunaren sakoneko gaia eta 55 bertsolarik eta beste 9 kultur sortzailek zein taldek hartuko dute parte goizetik gauera egingo diren hiru ekitaldi nagusietan. Nerea Txapartegi, Donostiako Udaleko Kultura eta Euskara ordezkaria; Laura Gomez, Gipuzkoako Aldundiko Berdintasun saileko zuzendaria eta Nerea Elustondo eta Ixiar Eizagirre, Bertsozale Elkarteko Genero taldeko kideak izan dira gaurko aurkezpenean Bertso Eguna 2014ko xehetasunen berri eman dituztenak.
Non kokatuta
Albisteak
-
Amurrion eta Oñatin izan da Hitzetik Hortzera
-
Amurrion urterokoa da finalisten saioa. Oñatin Errege bezperako jaialdiko kartela finalistekin osatu dute aurten. Horrez gain, Xenpelar Dokumentazio Zentrotik berreskuratu ditu Hitzetik Hortzerak bi bertso-aldi historiko. Guzti hori ikusi ahal izango da igandean arratsaldeko hiruretan ETB1 katean. Hurrengo astean Bertso Eguna ekitaldiaren laburpena eskainiko du Hitzetik Hortzerak, ordu berean.
Non kokatuta
Albisteak
-
Dokumentazioa
-
Non kokatuta
Feminismoa
-
U.morez Jardunaldiak
-
Errealitatea edota artea bera genero ikuskerarekin begiratzeak gizon eta emakumeengan duen eragina erakutsi nahi da jardunaldiokin, ikasketa prozesu hori bertsolaritzan txertatu ahal izateko. Hitzaldiok eduki mailan orekatuak izaten ahaleginduko dira,
Non kokatuta
Feminismoa
-
Elgoibarko eta Ondarroako Gabonetako saioak Hitzetik Hortzeran
-
Urtero legez bertso jaialdiak izan dira urte amaieran Elgoibarren eta Ondarroan. Bietan izan da Hitzetik Hortzerako lantaldea eta lagin bat ikusi ahal izango da igandean ETB-1en arratsaldeko 15:00etatik aurrera.
Non kokatuta
Albisteak
-
Muskizko institutuan...bertsolariak ezagutuz
-
Gabon jaien ondoren opari polita ekarri digute Muskizko institutuko ikasleek. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan daukagun egitasmoan Gu ere Bertsotan 2 liburuagaz lan egiteaz aparte, sormen lana ere egiten dute ikasleek.
Non kokatuta
Bizkaia
/
Albisteak