Muskizko institutuan...bertsolariak ezagutuz

2014/01/07
Gabon jaien ondoren opari polita ekarri digute Muskizko institutuko ikasleek. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan daukagun egitasmoan Gu ere Bertsotan 2 liburuagaz lan egiteaz aparte, sormen lana ere egiten dute ikasleek.

Bertsolari Txapelketa Nagusia pasa berri den honetan, Bizkaiko hezkuntza arautuko irakasle batek lotura hau pasa digu. Txapelketa garaia izen eta aurpegi berriak ezagutzeko ona izan arren, astez asteko eta plazaz plazako jardunak ere ematen du bertsolariak ezagutzeko aitzakia.

Maialen Lujanbio, Beñat Gaztelumendi, Etxahun Lekue, Jokin Uranga, Igor Elortza, Alaia Martin, Jon Martin, Jone Uria, Mantxi, Miren Amuriza, Unai Iturriaga eta Xabier Silveira. Bertsolarien inguruko informazioa institutuko weborriaren sarrerako orri nagusian dago, eskuineko zutabean. Ikusi bada!!

 

 Josu Landeta irakasleak pasatu digu lotura hau. http://www.muskizbhi.hezkuntza.net/web/guest