
Larunbatean Izarran hasi eta igandean Araian jarraituko du Arabako Binakako Bertsolari Txapelketak
2021/04/15
Binakako Bertsolari Txapelketako lehen final laurdena jokatuko da larunbatean Izarran eta bigarrena igandean Araian. Hiru bertsolari bikote ariko dira saio bakoitzean. Sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunean eskuragarri.

Bagarelako, izango gare
2021/04/15
Asteburuan hasiko da Arabako Binakako Txapelketa. Ekaitz Elorriaga Anduaga da Arabako Bertsozale Elkarteko lehendakaria; bertsolaritza, euskara eta Arabako ezaugarriak deskribatuz, ondorengoa duzu "Bertsozale Elkartea gero(r)a mugitzen" aldizkarian proposatutako bidaia.

Pandemia garaiko kulturgintza aztergai
2021/04/14
Ekainaren 21ean eta 22an izango da UPV/EHUko Gipuzkoako campusean Mintzola Ahozko Lantegiak antolatutako ikastaroa. Izena emateko aukera dago jadanik.

Señora Sariketa hasiko da larunbatean
2021/04/13
Zenbait bertsolarik antolatutako egitasmoa babestuko du Bertsozale Elkarteak. Bi saio eta finala izango ditu: sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian izango dira eskuragai.

Bertsolaritza ikertzeko aukera, Kilometroen eta Mintzolaren eskutik
2021/04/12
Aurten ere ikerketa beka jarri dute abian bi erakundeok; aurtengoan, Goierri eskualdea izango da ikertzeko eremua. 3.000 euroko saria emango zaio proiektu hautatuaren egileari ikerlana garatzeko. Ekainaren 30era arte aurkeztu ahal izango dira ikerketa proposamenak.

Askotariko harremanak Bertso Egunean
2021/03/29
Hitzaren dotoreziaz, harreman mota ezberdinak harilkatu ziren Getariako Bertso Egunean.

2021eko Arabako Binakako Bertsolari Txapelketa aurkeztu da
2021/03/27
Apirilaren 17an hasiko da Izarran eta maiatzaren 22an amaituko da Legutioko kiroldegian.

Argazkietatik bertsoetara, Hitzetik Hortzera
2021/03/25
Denboraldiko azken programan, argazkilaritza eta bertsolaritza uztartuko ditugu. Sigfrido Koch argazkilariaren lanei kantari aritu ziren aurreko astean Miren Amuriza eta Maialen Lujanbio San Telmo museoan, eta saio hartako gai-jartzailearekin elkartu gara, Danele Sarriugarte idazlearekin. Argazkietatik bertsoetara dagoen bidea ezagutuko dugu berarekin; Hitzetik Hortzera, larunbatean eta igandean, ETB1en.
Agenda
"Erradikalak ginen" emanaldi berezia
Plazara! ekimena. Bertso-saioa
2021-04-16 Gernika-Lumo Jaialdia
Liliak Loratzen ekimena
"Durangaldea Uztabarritzen" bertso zirkuitua.
Inaxiori ikasiak. Bertso-saioa
Bota Bertsoa! (7. 2021)
2021-04-30
Hemeroteka
- Bertsoaren puntadaz jositako parpaila finak eta zulo txikiak 2021-03-28,
- Umorearen «aho bikotasuna», zapaltzeko edo hauspotzeko 2021-03-24, Gara
- Umorearen zauriaz, feminismotik 2021-03-23, Berria