Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Maddi Ane Txoperena Iribarren nagusitu da Makeako saioan

2021/09/19

XILABA Bertsulari Txapelketako lehen kanporaketa jokatu da Makean. Irati Alcantarilla Urdanpilletak eta Gillen Hiribarrenek egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. 90 bertsuzalek izan dira Makeako Herriko Gelan. Datorren larunbatean Muskildin iraganen da bigarren saioa.

2021. urteko XILABA Bertsulari Txapelketaren lehenengo kanporaketarako dena prest

2021/09/16

Irailaren 18an abiatuko da XILABAren 6. edizioa Makean jokatuko den lehenengo kanporaketan. Bertan Karlos Aizpurua Etxarte, Mizel Mateo, Irati Alcantarilla, Gillen Hiribarren, Oier Urreizti eta Maddi Ane Txoperena Iribarren bertsulariak neurtuko dira. Amaia Castorene arituko da gai-emaile Makeako Herriro Gelan. Saioa 17:00etan hasiko da. Sarrerak bertan izango dituzue salgai.

XILABA 2021

2021/09/07

Irailaren 18an Makeako Herriko Gelan hasiko da 2021. urteko Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Txapelketa. Azaroaren 13an, Donibane Lohizuneko Jai Alai ezker paretan jokatuko da finala.

Albiste gehiago