Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Andoni Iturriozek jantziko dio txapela aurtengo irabazleari

2021/11/03
Heldu den astelehenean, azaroaren 08 Donibane Lohizuneko Herriko Etxean, XILABA 2021eko Bertsulari Txapelketaren FINALA aurkeztuko da. Bertan, besteak beste, edizio huntako irabazleari txapela jantziko diona, Andoni Iturrioz izanen dela agertuko da. Horrela urte luzetan borondatez emandako laguntza isila aitortu eta eskertu nahi dio Bertsularien Lagunak Elkarteak.

Heldu den astelehenean, azaroaren 08 Donibane Lohizuneko Herriko Etxean, Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko 2021eko Bertsulari Txapelketaren FINALA aurkeztuko da.

Goizeko 11etan izanen da aurkezpena.

Prentsaurreko horretan izanen dira:

  • Sustapena eta Antolatzaile taldeko arduraduna: Ortzi IDOATE

  • Sei Bertsulari Finalistak:  Miren ARTETXE SARASOLA, Amets ARZALLUS ANTIA, Maddalen ARZALLUS ANTIA, Odei BARROSO GOMILA, Patxi IRIART HIRIBARREN, eta Maddi Ane TXOPERENA IRIBARREN

 

Prentsaurrekoa: 2021eko XILABA Bertsulari Txapelketako FINALA

Eguna: Azaroaren 08a, astelehena

Orena: 11h00.

Lekua: Herriko Etxea (Donibane Lohizune)